Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du

Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak N-634 errepidetik ari dira sua itzaltzeko lanetan, eta bi noranzkoetan itxita dago.

18:00 - 20:00
Sutea Iurretan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Sute handia piztu da Iurretako industriagune batean. Ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan dute, 84. kilometroan, bi noranzkoetan. Gainera, inguruko herrietako giroan errautsa egotea eragin du.

Sua 17:30 inguruan piztu da Arriandi auzoan dagoen Smurfit Kappa paper-fabrikan, kanpoaldean bildutako materialaren artean, eta sugarrak azkar hedatu dira beste inguruetara. Tentsio handiko momenduak izan dira, ondoan gas deposito bat dagoelako, baina ez da inor zauritu. Gasa moztu dutenez, dagoeneko ez dago arriskurik.

Ertzaintza inguruko trafikoa gidatzen ari da, eta Bizkaiko suhiltzaileetako zenbait taldek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, errepidetik eta enpresa barrutik.

Suteak eragindako errautsa inguruko herrietara heldu da. Durangoko Udalak zehaztu duenez, aireko partikula txikiek, erretako papera izanik, ez dute osasun arazorik sortzen.

Errautsa Durangoko banku batean. Errautsa Durangoko banku batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X