N-634 errepidea ireki dute Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan piztutako suteagatik hainbat orduz itxita egon ostean
Errepidea 08:00ak jo baino apur bat lehenago zabaldu dute. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta oraindik ere han dira, kiskalitako materiala bustitzen. Iurretako Udalak airearen kalitatea neurtuko du gaur, prebentzio-neurri gisa.
Sugarrak errepidetik hurbil zeudenez, errepidea bi noranzkoetan itxi behar izan zuten. Argazkia: @TrafikoaEJGV
N-634 errepidea bi noranzkoetan zabaldu dute, Iurretan (Bizkaia), 14 bat orduz itxita egon ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atzo arratsaldean sutea piztu zen Smurfit Kappa Nervion paper fabrikan, eta errepide ondoan dagoenez, bidea zarratu behar izan zuten.
Bien bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak sutea piztu zen gunean daude, kiskalitako materiala "mugitzen eta bustitzen", foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.
Sutea 17:30ean piztu zen lantegiaren kanpoaldean pilatuta zeuden bobina batzuetan. Garrak arin zabaldu ziren eta tentsio uneak izan ziren, sua gas biltegi baten ondoan piztu zelako.
Suhiltzaileek sua kontrolatu zuten, baina, badaezpada, Ertzaintzak zirkulazioa eten zuen, bi noranzkoetan. AP-8 autobideak Iurretan duen ordainlekua irekita egon da, Iurreta eta Zornotza artean doan erabili ahal izateko.
Suteak paperezko 50 bobina erre zituen eta errautsa inguruko herrietara heldu zen.
Erretakoa papera izan denez, Iurretako Udalak jakinarazi du askatutako partikulak ez direla osasunarentzat kaltegarriak, eta Osasun Sailak "egindako neurketa guztiak zuzenak" izan direla. Dena dela, gaur neurketa gehiago egingo dituzte, badaezpada.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona erreskatatu dituzte hipotermiak jota Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak uretako motorrekin iritsi ziren Tximistarrira eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak eraman zituzten portura, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.