GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Zumaiako Itzurun hondartzan

Paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Zumaiako Itzurun hondartzan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Inguruan paseatzen ari zen pertsona batek aurkitu du hilotza, 07:55 aldera, eta Ertzaintzari eman dio abisua.

Ertzaintza eta agintari judizialak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X