SUTEA SMURFIT KAPPAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan

36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.

18:00 - 20:00

Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du Iurretako paper fabrikan ostiralean piztutako sutearekin zerikusia duelakoan. Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean pilatuta zeuden 50 bobina erre ziren, eta sutea N-634 errepidetik gertu zegoenez, bidea 14 orduz itxi behar izan zuten. Atxilotua bertako langilea ei da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Sutea ostiral arratsaldean piztu zen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, eta  suhiltzaileek orduak eman zituzten garrak itzaltzen. Konpainiaren arabera, suteak 160.000 euroko kalteak eragin ditu. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, sutea zerk eragin zuen argitzeko, eta bertan bildutako informazioari esker, 36 urteko gizon bat identifikatu zuen: paper fabrikako langilea, antza. Atzo goizean atxilotu zuten, suteak eragindako kalteak egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. 

Ikerketa irekita dago oraindik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X