Astelehenetik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan, aurrez aurreko eta online saioak uztartzen dituen eredu hibridoa

Sorbaldako, lunbarreko eta lepoko patologia duten gaixoak izango dira telerrehabilitzazioa jasotzen lehendabizikoak. Araban hasiko da oraingoz, baina asmoa da lurralde guztietara zabaltzea. 

telerrehabilitación-osakidetza
Argazkia: Irekia

Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan datorren astelehenetik aurrera (apirilaren 20tik aurrera, alegia), aurrez aurreko arreta eta online saioak uztartuko dituen eredu hibridoa. Hiru patologia dituzten pazienteak izango dira telerrehabilitazioa jasoko duten lehenak, hain zuzen ere, sorbaldako, lunbarretako eta lepoko patologiak dituzten gaixoak.

Araban hasiko dira oraingoz eredu berriarekin, Gasteizko Salburua, Zabalgana eta Aranbizkarra II osasun-zentroetan. Asmoa, baina, lurralde guztietara zabaltzea da.

Osakidetzak ohar batean azaldu duenez, telerrehabilitazioari esker, “erabiltzaileen alferrikako joan etorriak amaituko dira, eta ez diote uko egin beharko etxeko erosotasunari eta segurtasunari”. Osasun-langileek, berriz, "teknologian oinarritutako eragin klinikoa handituko dute".

Sorbaldako, gerrialdeko eta lepoko patologiak dituzten pazienteek aurrez aurreko 12 saio jasotzen dituzte gaur-gaurkoz, 6-8 astetan zehar. Eredu hibrido berriak aurrez aurreko 8 saio eta 6 saio telematiko konbinatuko ditu, 8 astetan zehar.

Osakidetzak adierazi duenez, telerrehabilitazioak "pazienteen plan terapeutiko optimoa, erosoa eta moldakorra osatzea ahalbidetuko du".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X