Voloteak Gasteizko eta Menorcako aireportuak lotuko ditu ekaina eta urria bitartean
Gasteiz eta Menorca arteko lotura ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da martxan. Erakunde sustatzailearen arabera, helmuga horrek aire-konexioa indartzen eta udako eskaintza dibertsifikatzen lagunduko du.
Volotea airelineak Gasteizko Forondako aireportua eta Menorcakoa lotuko ditu udako denboraldian, ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartean, VIA Forondako aireportua sustatzen duen sozietateak jakinarazi duenez.
Ibilbide hori lizitazio publiko bidez esleitu da, joan den hilean 140.000 eurotan (BEZik gabe) atera ondoren, hau da, guztira ia 170.000 eurotan. Lehiaketak gutxienez 35 hegaldi-maiztasun aurreikusten zituen.
Eskaintzak aurkezteko epea amaituta, Volotea izan da konexio hori ustiatzeko bere burua aurkeztu duen konpainia bakarra, aurreikusitako laguntza ekonomikoaren truke.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Merkataritza Ganberak osatutako VIA sozietateak adierazi du esleipena ofizialki egin dela.
Erakunde sustatzailearen arabera, Menorca jada finkatutako opor-helmuga da, Gasteizko aireportuaren eskari potentzialarekin bat dator, eta udako denboraldian aire-konexioa indartzen eta eskaintza dibertsifikatzen lagun dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera