15 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Donibane Lohizuneko ikastetxe bateko bere irakaslea hil zuen mutilari
Adin txikikoa zenean Agnes Lasalle irakaslea labankadaz hil zuen ikasleari 15 urteko espetxe-zigorra ezarri dio ostiral honetan Paueko auzitegiak; aldi berean, gertakarien unean, duela hiru urte, bere adimena nahasita zuela ebatzi du epaitegiak. Hala, kartzela-zigorraz gainera, 10 urtez tratamendu berezia hartu beharko du.
Prozesuan zehar azalpenik eman ez izana aurpegiratu diote epaileek irakaslearen hiltzaileari, eta egindakoaren larritasunaren kontzientzia “moderatua” erakutsi duela ondorioztatu dute.
Gertakariak 2023ko otsailaren 22an izan ziren, Donibane Lohizuneko Santo Tomas de Aquino ikastetxe katolikoan. Klasea bukatzera zihoala, ikasleak atea blokeatu zuen eta irakasleari hainbat sastada eman zizkion bihotzean sukaldeko aizto batekin.
Ikaslea depresio larri baten ondorioz tratatzen ari zen, 2022ko azaroan bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, eta eman zituen azalpen apurren artean, "ahots txiki batek gaizkia egitera" bultzatu zuela esan zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak