GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte Murtzian, ia 100.000 euroko iruzurra egiteagatik Gipuzkoako Udal bati eta enpresaburu bati

Susmagarriek "Man in the middle" metodoa erabiltzen zuten ordaintzeke zeuden fakturetan aldaketak eginez zenbatekoa euren kontuetan jasotzeko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak (SICTG) eta Guardia Zibilaren Arroba Cartagena taldeak elkarrekin egindako ikerketa baten baitan, 22 eta 26 urteko bi pertsona atxilotu dituzte Murtziako Alhaman, iruzur egitea eta sistema informatikoetan legez kanpo sartzea egotzita. Susmagarriek ia 100.000 euroko iruzurra egin zuten, tartean Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako Fuente Alamo herriko enpresari bati, "Man in the middle" metodoa erabiliz.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 2024an Ertzaintzaren SICTGko IKERNET Ziberkriminalitate Taldeak bere gain hartu zuen Gipuzkoako Udal batek ustez jasandako iruzur delitu bat ikertzeko ardura.

Iruzur hori "Man in the middle" modalitatearen bidez egin zen, hau da, enpresa eta erakundeen arteko komunikazioak atzeman zituzten eta ordaintzeke zeuden fakturak eskuratu zituzten, zegokion unean manipulatu eta kontu zenbakia aldatuz dirua iruzurgileen kontuetara bideratzeko.

Metodologia horren bidez egin zioten 41.382 euroko siruzurra Gipuzkoako Udal bati. Gainera, kasu hori ikertzen ari zirela, ohartu ziren Murtziako Fuente Alamo herriko enpresaburu bati ere iruzur bera egin ziotela eta 55.000 euro baino gehiago ostu zizkiotela.

Bi atxilotuak, 22 eta 26 urtekoak, instrukzioaz arduratzen diren Tolosako eta Cartagenako epaitegien esku utzi dituzte. Ertzaintzak, berriz, ikertzen jarraitzen du, antzeko beste kasu batzuk gertatu ote diren argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X