Laura jaitsi da "Ambition" ontzian gastroenterisak jota bakartutakoen kopurua
Kanpo-osasun departamentuko langileek kaltetutako ontzia aztertu dute goizean, eta, hasiera batean 18 baziren ere gastroenteritis arruntak jota zeudenak, ikuskapenaren ondoren murriztu egin da kopurua, eta lau daude orain bakartuta. Ontzia arratsaldean atzera itsasoratzea esepero da, bidaian jarraitzeko, Frantziarantz.
Norobirus batek sortutako gastroenteritis agerraldiak kutsatutako Ambition gurutzaontzia Getxoko terminalean porturatu da astelehen honetako lehen orduan, eta, horren ostean, Kanpo Osasun departamentuak (Osasun Ministerioaren menpeko atala) sintomarik ez duten bidaiariei baimena eman die lurrera joateko.
Bilboko Portuko Agintaritzako iturriek jakitera eman dutenez, gurutzaontziak 1.750 pertsona daramatza, bidaiariak eta tripulazioa batuta, eta 08:00ak aldera porturatu da Getxoko gurutzaontzien terminalean.
Ondoren, Kanpo Osasun departamentuak baimena eman die bidaiari asintomatikoei lehorreratzeko, segurtasun eta osasun publikoko betekizunak bete egiten direla egiaztatu ondoren, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Kanpo-osasun departamentuko langileek kaltetutako ontzia aztertu dute goizean, eta, hasiera batean 18 baziren ere gastroenteritis arruntak jotakoak, ikuskapenaren ondoren murriztu egin da kopurua, eta lau daude orain bakartuta.
Goizean, Kanpo Osasuneko zerbitzuek osasun egoera baloratzeko ikuskapena egin dute, eskala mota horietarako ezarritako ohiko kontrol eta protokoloak beteta.
Ambition Shetland uharteetatik (Erresuma Batua) atera zen eta Belfast, Liverpool eta Bresten izan zen Bordelera iritsi aurretik. Han egiaztatu zuten gastroenteritisa zuen laurogeita hamar urteko gizonezko britainiar baten heriotza. Gertaera horrekin batera, berrogeita hamar bat pertsona ondoezik zeudela jakinarazi zuten, okada eta beherakoekin.
Pasa den larunbatean ontzia Coruñako portuan atrakatu zuten, eta ondoren Gijongo Muselen, Bilboko portura abiatu aurretik.
Aurreikuspenen arabera, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da ontzia Arroxelara (Frantzia), eta, ondoren, Europako beste hiri batzuetan zeharkaldia egiten jarraituko du.
Norobirusa gastroenteritis akutuaren edo urdaileko gripearen birusik ohikoena da, oso kutsakorra da eta inkubazio aldi oso laburra du; hori dela eta, leku itxietan agerraldi leherkorrak eragiten ditu, eta gorozki kopuru handia egitea eta ondoez orokorra dira sintoma nagusiak.
Te puede interesar
Eusko Jaurlaritzak EHUri eskatu dio euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera bat egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzako bozeramaileak azkartasuna eskatu du zuzenketetan, eta zuzenketa horiek unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.