2026ko sanferminetako txupinazoa nork botako duen hauta dezakete dagoeneko iruindarrek
16 urtetik gorako iruindarrek bost hautagai izango dituzte. Epea ekainaren 15era arte izango da zabalik, eta udalaren webgunearen, Civivox udaltegien eta 010 telefonoaren bidez eman daiteke boza.
Astearte honetan hasi eta ekainaren 15era arte, iruindarrrek aukera izango dute 2026ko sanferminak abiaraziko dituen txupinazoa zein kolektibok edo erakundek botako duen erabakitzeko.
Bost talde hauek dira txupinazoa botatzeko hautagaiak:
-
Nafarroako Pilota Federazioa.
-
Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataforma.
-
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza.
-
Nafarroako I+G+b sistemako emakume ikertzaileak.
-
Santiago de la Txantrea abesbatza.
Botoa emteko, beharrezkoa da Iruñean erroldatuta egotea eta 16 urte baino gehiago izatea. Boto bakarra eman ahal izango da, eta, beraz, NANa eskatuko da parte hartzeko unean.
Iruñeko Udalak hiru bide jarri ditu botoa emateko:
-
Online, udalaren webgunearen bidez: pamplona.es.
-
Aurrez aurre, Civivox zentroetan jarritako hautestontzietan, ohiko ordutegiaren barruan.
-
Telefonoz, 010 herritarren arretarako zerbitzuaren bidez, eta 948 420 100 telefonoan, mugikorretik edo Iruñetik kanpo deituz gero. Zerbitzuaren arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak dio ‘El Niño’ fenomeno meteorologikoa azken hamarkadetako bortitzena izango dela
Ekaitz tropikalak, zikloiak, uholdeak eta muturreko bero aldiak. Lehen aztarnak laster sumatuko dira; puntu gorena urte amaieran izan ohi da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.
Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"
Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoaren erreforma onartu du, medikuen oposizioa gorabehera
Onarpena ia lau urteko negoziazioen ondoren iritsi da; medikuen sindikatuek aurka jarraitzen dute eta grebarako deialdiari eutsi diote.
Zortzi kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Villabona parean izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuk istripua izan dute eta ondorioz errei bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean.
Eusko Jaurlaritzak umeak 4 urte izan arte luzatuko du seme-alabako hilean 200 euroko laguntza unibertsala
Dekretuak, halaber, zabaldu egin ditu guraso bakarreko familiei ematen zaizkien laguntzak, 4 eta 7 urte arteko haurren gurasoei emango dizkie, hilean 100 eurokoak.
Lekeitioko Udalak errekurritu egingo du EAEko Auzitegi Nagusiak aparkalekuei buruz emandako ebazpena
Uda honetan, egungo araudia aplikatzen jarraituko du, inguruko udalerrietako bizilagunek TAOaren gune berdean aparkatzeko aukera izan dezaten; ez, ordea, turistek zein herrian bigarren etxebizitza dutenek.