Nazio Batuen Erakundeak dio ‘El Niño’ fenomeno meteorologikoa azken hamarkadetako bortitzena izango dela
Ekaitz tropikalak, zikloiak, uholdeak eta muturreko bero aldiak. Lehen aztarnak laster sumatuko dira; puntu gorena urte amaieran izan ohi da.
El Niño izenez ezaguna den fenomeno meteorologikoa azken hamarkadetako bortitzena izan daiteke aurtengo honetan, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera.
Adituen arabera, % 90eko probabilitatea dago fenomenoa intentsitate handian itzultzeko. Izan ere, Ozeano Bareko ur sakonetan ohiko tenperaturak baino sei gradu altuagoak neurtu dituzte dagoeneko. Lurraren etengabeko berotze globalak itsasoko urak berotu ditu, eta horrek El Niñoren txikizio-ahalmena biderkatu dezakeela azaldu dute zientzialariek.
Celeste Saulo MMEren buruak adierazi duenez, gizarteak muturreko fenomenoetarako prestatu behar du bere burua. Ekaitz tropikalak, zikloiak, uholdeak eta lehorte gogorrak izango dira munduko hainbat herrialdetan, baita bero-bolada gogorrak ere, bai lurrean eta bai ozeanoetan. Ondorio horiek zuzeneko eragina izango dute gizakion osasunean eta, batez ere, uraren eta elikagaien kopuruan, nekazaritzan sortuko dituen kalte handiengatik.
Martxoa eta ekaina bitartean garatzen hasten da fenomenoa. Hortaz, lehen aztarnak eta ondorioak hilabete honetan bertan edo aste gutxi barru sumatuko ditugu, puntu gorena urte amaieran eta hurrengo urtearen hasieran izaten den arren.
Azkenengoz, El Niño 2023 eta 2024 artean izan zen, eta erregistratutako bost indartsuenen artean sailkatu zuten, mundu mailako tenperatura-errekorrak hautsarazi baitzituen. Baliteke aurtengoak marka guztiak gainditzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera