Onik aurkitu dute Bilbon desagertutako 13 urteko neskatoa
Familiak salaketa bat aurkeztu zuen neskatoaren desagerpenagatik igandean, eta asteartean topatu dute.
Ertzaintzaren irudia. Argazkia: Europa Press
Onik aurkitu dute Bilbon desagertutako 13 urteko neska. Azken aldiz Bizkaiko hiriburuan ikusi zuten, igandean, Ertzaintzaren webgunean jasotzen zenez, eta familiak salaketa jarri zuen
Gaur, asteartea, 14:00ak aldera, herritar batek larrialdi zerbitzuei jakinarazi die adingabea Bilboko Sabino Arana kaletik ikusi duela, eta patruila bat berehala bertaratu da. Luis Briñas kalean aurkitu du.
Neskatoa Deustuko ertzain-etxera eraman ondoren, senide bat bertara joan da eta bere borondatez etxetik alde egin zuen adingabeaz arduratu da.
VOSTek salatu du kartel faltsu bat ari dela zabaltzen
Bilaketa lanak martxan zeuden bitartean, VOST Euskadik salatu du sare sozialetan kartel faltsu bat zabaltzen ari zela, VOSTen kartel ofiziala erabiliz, neska agertu dela iragartzen. "Herritarrei zorroztasuna eskatzen diegu eta gure iturriak bakarrik begiratzea. Guk, behin pertsona agertutakoan, kendu egiten dugu kartela eta agertu da leloa modu oso desberdinean jartzen dgu, jatorrizko kartela erabili gabe. Familia sufritzen ari da. Izan zuhur, mesedez", eskatu dute.
Ohi bezala, behin pertsona agertuta, desagerpena iragartzen zuten kartelak sareetatik kendu dituzte, pribatutasuna errespetatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak