Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Igande goizeko lehen orduan, Ertzaintzak Legutioko (Araba) etxebizitza batean ustez izan den eraso baten berri izan du. Biktima eta ustezko erasotzailea elkarrekin bizi ziren bertan. Patruilak bertaratuta, etxebizitzatik kanpo aurkitu dute emakumea, eraso baten zantzu nabarmenak zituela; ustezko erasotzailea, berriz, etxebizitzaren barruan omen zegoen.
Agenteek etxetik ateratzeko eskatu arren, gizonak ez die jaramon egin, eta emakumeak baimena eman die barrura sartzeko, beharrezkoa zen indarra erabilita. Azkenean, ustezko erasotzailea etxeko gela batean aurkitu dute.
Emakumeak zituen lesioak ikusita, agenteek haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko genero-indarkeriako delitu baten egilea izatea egotzita. Atxilotua, jatorriz latinoamerikarra, Ertzaintzaren egoitza batera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko eginbideak betetzera.
Biktima, jatorri latinoamerikarreko 39 urteko emakumea, ospitalera eraman dute, lesioak artatzera.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri; igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 18:00etara). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, dei-zerrendatik ezabatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera