Lekeitiok kaxarrankarekin ospatu du bere egun handia
XV. mendeko tradizioa da. Frakaz jantzita, aurten zortzi arrantzalek bizkarrean zeramaten kutxan Naia Rojo dantzatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak etxebizitzari buruzko neurri sorta bat bultzatuko du, pisu turistikoen BEZa % 21era igoz
Besteak beste, sasoiko alokairuen eta gelen alokairuen erregulazioa bultzatuko du, baita alokairuen ezohiko luzapena ere.
Justiziak EHUri eskatu dio ez ditzala kontuan hartu, kautelaz, USAPeko Euskara azterketako zeroak batez besteko notan
Zeroa atera zuten gazteen zenbait familiek jarritako salaketak aintzat hartu dituzte Bilboko administrazioarekiko auzietako zenbait epaitegik, eta ofizioa igorriko diote EHUri, Euskara azterketan ateratako zeroak kontuan har ez ditzan batez besteko notan. Bihar amaituko da aurrematrikulazio epea EHUn.
Ezkabarten normaltasuna berriro ezartzen ari da, sutea egonkortu ondoren
Alkateak adierazi du ez dela zauriturik ezta hildakorik egon, eta goraipatu egin du bizilagunek sua itzaltzeko egin duten lana. Guztira, 400 hektarea baino gehiago erre dira.
Biztanleria EAEko eskualde guztietan haziko da hurrengo hamarkadan, Markina-Ondarroan izan ezik
Eustaten arabera, migrazio saldoa positiboa izango da 2025 eta 2035 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoko 240 udalerritan (% 95,2).
Nola gertatu zen Navarreriako ezbeharra? Hona Iruñeko istripuaz dakiguna
Beira biltzeko kamioi bat aldapan behera abiatu zen gidaria eta beste bi langileak bertatik jaitsi zirenean.
Arartekoak babesa eman die, oztopoen gainetik, Alardean parte hartzen duten emakume guztiei
Arartekoaren albokoa, Estefania Ocariz, Irunen izango da astearte honetan, emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzen duten alardearen aldeko keinu gisa.
Epaileak bertan behera utzi du, behin-behinean, Bernedoko udalekua antolatzeko debekua
Adierazi dutenez, aurten ez da udaleku jarduerarik izango Bernedon (Araba); izan ere, debekua indarrean sartu zenean prestatutako alternatibekin jarraitzea erabaki dute antolatzaileek.
Elgarresta: "Barne tentsioak sortu dira Irungo Betiko Alardean, eta horrek barne zatiketa agerian uzten du"
Emakunderen zuzendariak gogorarazi du 30 urte bete direla emakumeek Irungo Alardean soldadu gisa desfilatzea lehenengo aldiz eskatu zutenetik, eta adierazi du oraindik ez dela arazoa konpondu.
Trafikoa bere onera bueltatu da lehen orduko istripuak konpondu eta gero
Kamioi baten eta turismo baten arteko talkak (Basaurin) eta kamioi batek izandako istripuak (Andoainen) auto-ilara handiak eragin dituzte gaur goizean Euskal Herriko errepideetan.