Biztanleria EAEko eskualde guztietan haziko da hurrengo hamarkadan, Markina-Ondarroan izan ezik
Eustaten arabera, migrazio saldoa positiboa izango da 2025 eta 2035 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoko 240 udalerritan (% 95,2).
Jendea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleriak gora egingo du datorren hamarkadan (2025etik 2035era) eskualde ia guztietan, Markina-Ondarroan salbu, bertan biztanleriak behera egitea aurreikusten baita, Eustat Euskal Estatistika Institutuak astelehen honetan kaleratutako datuen arabera.
Proiekzioen arabera, 2025etik 2035era bitartean heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa (hazkunde begetatibo negatiboa) izango da EAEko eskualde guztietan, eta migrazio saldoak, berriz, positiboak izango dira eskualde guztietan.
Gauzak horrela, migrazio-saldo positiboa izango litzateke 240 udalerritan (% 95,2), eta, ondorioz, saldo begetatibo negatiboak eragindako biztanleria galera konpentsatu egingo da.
Urduliz, Berango, Astigarraga eta Derio dira biztanle gehien irabaziko dituztenak
2025ean 5.000 biztanletik gora zituzten 73 udalerrien artean, aurreikusten da Urdulizen izango dela hazkunde erlatiboa handiena, Berango, Astigarraga eta Derioren aurretik. 2025etik 2035era bitartean udalerri horietan biztanleria % 10etik gora haztea aurreikusten du Eustatek.
Beste muturrean, 15 udalerrik biztanleria galera txikiak izatea aurreikusten da, eta horien artean Ondarroa (–% 6) eta Ermua (–% 4) nabarmentzen dira.
Hiriburuen artean, biztanleria hazkunderik handiena Gasteizen
Eustatek egindako aurreikuspenen arabera, hurrengo hamarkadan hiru hiriburuetan biztanleria hazi egingo da. Igoera handiena, bai termino absolutuetan, bai erlatiboetan, Gasteizek izango du, 2025etik 2035era bitartean 11.000 biztanle baino gehiago handituko da eta, hau da, % 4,6ko hazkundea. Bestalde, Donostiak 5.000 mila biztanle pasatxo gehiago izango lituzke (+% 2,8) eta Bilbok 8.000 mila inguru gehiago (+% 2,3).
Hiru hiriburuetan, hazkunde naturala negatiboa izatea aurreikusten da, heriotzak jaiotzak baino gehiago izango direlako. Aitzitik, migrazio saldo positiboa izango dute hiru hiriburuek: 25.000 pertsona ingurukoa izango litzateke Bilbon; 20.000 ingurukoa, Gasteizen, eta 14.000 ingurukoa, Donostian.
Populazioa zahartu egingo da
Jaiotza tasa baxua izango denez, 0-14 urteko biztanleen kopurua murriztu egingo da 218 udalerritan (% 86), eta 65 urte eta gehiagokoen kopuruak udalerri guztietan egingo du gora, 300 biztanletik beherako hiru udalerritan izan ezik. Bestalde, 15-64 urteko biztanleen kopuruak behera egingo du 153 udalerritan, eta gora, gainerakoetan (99).
Zure interesekoa izan daiteke
Llantenoko baso-sutea perimetratzeko lanean ari dira
Egoerak hobera egin du. Suhiltzaileek Artziniegako aldea egonkortu dute eta Amurriokoa perimetratzeko lanean ari dira. Arratsaldean sutea kontrolpean hartzea espero dute.
10.000 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Teknikarien grebak bertan behera utzi ditu 'PICASSa' eta Piraten hainbat ekitaldi Donostian
Ostiraleko lanuztearen ondorioz, Musika Hamabostaldiko dantza-ikuskizuna ez da egingo, eta Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte Trinitate plazako jarduerak eta Skabideanen kontzertua.
Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.
San Juan de la Peñako monasterioa mehatxupean, Las Peñas de Riglosko suteagatik
Suak San Juan de la Peñako monasterio zaharra inguratu du (ez dio kalterik eragin), eta monasterio berrira hurbildu da. Prebentziozko neurri gisa, Aragoiko lehen erregeen gorpuzkiak eta ondare historikoaren zati bat Huescako Museora eraman dituzte. Suteak 8.000 hektarea erre ditu dagoeneko, eta 12 herritako 900 pertsona inguru etxetik atera behar izan dituzte.
Bi lagun hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Beriainen
38 eta 23 urteko bi gizonezko hil dira, eta 24 urteko beste bat oso larri zauritu da, ibilgailua errepidetik aterata.
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia bere azken txanpan sartu da, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutil bildu dira abordatze txikian. Helduek astelehenean egin bezalaxe, kaian bildu dira, abordatzeko prest. Eguraldia lagun, pozarren ibili dira.