SAN FERMIN JAIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu erasoei aurre egiteko informazio gunea Gaztelu plazan zabalduko dute sanferminetan, beste urte batez

Foruzaingoak, Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak elkarlanean segurtasun dispositiboa diseinatu dute, eta horren baitan alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte Iruñeko sarbideetan. 

GRAFCAV9647. PAMPLONA, 04/07/2025.- Un año más, el Ayuntamiento de Pamplona ha instalado en la Plaza del Castillo el punto de información sobre la campaña “Pamplona libre de agresiones sexistas / Eraso sexistarik Gabe, Iruña aske”, que abrirá del 5 al 14 de julio. El alcalde de Pamplona, Joseba Asiron (d); la concejala delegada de Igualdad, Acción Comunitaria, Barrios, Participación Ciudadana y Euskera, Zaloa Basabe; y el concejal delegado de Acción Social, Txema Mauléon (2d), han participado esta mañana en la apertura simbólica del punto de información que se concibe como un espacio para facilitar a las chicas y mujeres que lo necesiten ser atendidas por un servicio especializado y ofrecerles información sobre recursos a dónde acudir, direcciones, horarios y acompañamiento. EFE/ Jesús Diges

"Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske" kanpainari buruzko informazio gunea uztailaren 5etik 14ra irekiko dute, Gaztelu plazan. Argazkia: EFE

San Fermin jaiak datorren astelehenean hasiko dira, eta beste urte batez 'Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske' kanpainari buruzko informazio gunea zabalduko dute Gaztelu plazan, uztailaren 5etik 14ra bitartean (11:30etik 15:00etara eta 18:00etatik 00:00etara). 

Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Aitziber Campion Auzo, Herritarren Partaidetza eta Euskara zinegotziak, Txema Mauleon Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Elian Peña Guerrero Iruñeko Udaleko Berdintasun zuzendariak informazio gunearen irekiera sinbolikoan parte hartu dute gaur goizean, Iruñean. 

Informazio, sentsibilizazio eta prebentzio gunea ez ezik, entzute aktiborako eta sexu erasoak salatzeko erreferentziazko lekua da.

Ez da bere horretan biktimak laguntzeko zerbitzu bat, baina eskura dauden baliabideen inguruko informazioa eskainiko da bertan. Are gehiago, beharrezkoa bada eta emakumeak hala nahi badu, ahalmena izango du laguntza zerbitzuak eta protokoloak martxan jartzeko.

250 alkohol eta droga kontrol baino gehiago egingo dituzte

Foruzaingoak, Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak 258 alkoholemia eta droga kontrol egingo dituzte Iruñean bertan eta hiriburu sartzeko sarbideetan, gaur goizean aipaturiko segurtasun indarrek elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan azaldu dutenez. 

Alkoholemia eta droga kontrolez gain, abiadura kontrolatzeko radarrak eta matrikulak irakurtzeko gailu automatikoak jarriko dituzte ibilgailuek legea betetzen dutela egiaztatzeko. Gainera, IAT ibilgailuen azterketa teknikoa gaindituta eta nahitaezko asegurua kontratatuta duten egiaztatuko dute agenteek. 

Azaldu dutenez, aurreko urtetan 300 ibilgailu inguru geldiarazi izan dituzte sanferminetako testuinguruan egindako errepide kontroletan. Halaber, kezka agertu dute azken aldian droga proban positibo eman dutenen kopuruak nabarmen gora egin duelako. 

Bestalde, sanferminetako segurtasun dispositiboaren baitan 2.700 agente baino gehiago arituko dira lanean. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X