Albiste izango dira: Sanferminetako hirugarren entzierroa, AEBk Iran bonbardatu du eta Bilbao BBK Live hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminetako hirugarren entzierroa: Iruñean, San Fermin jaietako hirugarren entzierroa egingo da 08:00etatik aurrera. Gaurkoan Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izango dira protagonista. Jarraitu entzierroa, zuzenean, ETB1, ETB ON eta Orain-en, 07:35etik aurrera.
- AEBk Iran bonbardatu du: Donald Trumpek Irango su-etena amaitutzat eman eta ordu gutxira, AEBk 90 helburu militar inguru bonbardatu ditu Iranen. Erantzun gisa, Errepublika islamiarrak AEBk Golkoan dituen base militarren aurka egin du.
- Bilbao BBK Live hasiko da: Robbie Williams, Lily Allen edota Calvin Harris izango dira aurten 20 urte betetzen dituen Bilbao BBK Live musika jaialdiaren izen nagusiak. Arratsaldean irekiko ditu ateak eta larunbatera arte musikaz gozatzeko aukera izango da Kobetamendin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera