SAN FERMIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Victoriano del Rioko zezenek korrikalari bat adarkatu dute eroriko asko izan dituen entzierro azkar batean

Aurreko bi entzierroak bezala, aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroa ere azkarra izan da eta 2 minutu eta 23 segundo iraun du. Adarkatutako pertsonaz gain, beste hamar pertsona zauritu dira, denak kolpeengatik. 

PAMPLONA, 09/07/2026.- Los toros de la ganadería madrileña de Victoriano del Río entran en la calle de la Estafeta en el tercer encierro de los Sanfermines 2026, este jueves en Pamplona. EFE/Jesús Diges

2026ko sanferminetako hirugarren entzierroa. Argazkia: EFE

Sanferminetako hirugarren entzierroan, gaur, Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira protagonista. Aurreko biak bezala, azkarra izan da (02:23) eta eroriko asko gertatu dira ibilbide osoan. Korrikalari bat adarkatu dute eta beste hamar pertsona ere zauritu dira, denak kolpeengatik. 

Animaliek bat eginda eta abiada bizian egin dituzte lehendabiziko metroak eta segituan joaldun bat eta zezen beltz bat jarri dira buruan. 

Horrela iritsi dira udaletxe plazara eta jarraian Mercaderes kalean sartu dira. Erorikoak izan dira tarte horretan. 

Estafetako bihurgunea arazorik gabe gainditu ondoren, taldea luzatu egin da eta korrikalariek zezenen aurrean jartzeko aukera izan dute. Abiadura handia tarteko, eroriko asko gertatu dira hemen ere. 

Taldea luzatu arren, ez da inongo momentutan banatu eta bat eginda heldu dira Telefonicako zatira. Gaurkoan ere jende asko bildu da eremu horretan eta erorikoak eta arrisku uneak gertatu dira. 

Kalezuloan ere eroriko asko gertatu dira, baina aparteko gorabeherarik gabe. Azkenik, animaliak zezen plazan sartu dira eta zuzenean egin dute ukuilurako bidea. 

Adarkatu bat eta hamar zauritu, kolpeengatik

Hamaika pertsona zauritu dira aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroan, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak egindako lehen balantzearen arabera. Zezenek korrikalari bat adarkatu dute besoan, Telefonicako zatian. Halaber, beste hamar pertsona zauritu dira, denak kolpeengatik.

Zaurituetako bederatzi Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte eta gainerako biak San Martingo osasun zentroan artatu dituzte. 

Ikusi sanferminetako hirugarren entzierroa 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

12.600 sinaduratik gora bildu dira USAPeko irakasleei emandako "tratu bidegabea" salatzeko

EHUko irakasleek agerraldia egin dute USaPen jardun duten kideen profesionaltasuna defendatzeko, eta babes gisa 12.645 sinadura jaso dituztela jakinarazi dute (horietatik 2.000 unibertsitateko langileenak). Iñigo Urrutia irakasleak azaldu duenez, kaltetuek zein EHUk berak "tratu bidegabea" jaso dute, unibertsitate publikoaren objektibotasuna, gardentasuna eta zerbitzuarekiko konpromisoa kolokan jarri direlako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X