SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cinco Villaseko sutea egonkortuta dago, 14.400 hektarea erre ondoren

Datozen egunetan, ebakuatutako udalerrietako etxebizitzen eta azpiegituren egoera aztertuko dute, bizilagunak etxera itzuli ahal izateko.

ORÉS (ZARAGOZA), 19/07/2026.- El operativo desplegado en el incendio forestal de Orés (Zaragoza), que desde el miércoles ha afectado a unas 15.000 hectáreas en la comarca de las Cinco Villas, ha cumplido, en una noche positiva, el objetivo de evitar que aumente la superficie afectada, y durante este domingo va a avanzar en la consolidación del perímetro. EFE/ Javier Cebollada

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Oresen (Aragoi). Argazkia: Efe

Asteazken honetan Oresen (Aragoi) piztutako sutea egonkortu egin da, Mar Vaquero Aragoiko Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez. Igande honetan izandako aldeko baldintzen ondorioz, "aurreikuspen baikorrenak" bete dira; hala, sutea egonkortuta geratu da, 14.400 hektarea erre ondoren, 78 kilometroko perimetroan.

Gauzak horrela, Vaquerok ziurtatu du datozen egunetan egiaztatuko dutela ebakuatu dituzten Aragoiko bost herrietako —Ores, Asin, Arbako Malpica, Luesia eta Uncastillo— etxebizitzen egoera, bizilagunak beren etxeetara itzul daitezen. Petilla Aragoi udalerri nafarra ere hustuta dago oraindik.

Sua itzaltzeko taldeek lanean jardun dute igande honetan, baina larunbatetik ez da aurrerapenik izan kaltetutako perimetroan.

Guztira, 450 langile inguru ari dira lanean bertan, besteak beste, Cordovilla, Zangoza eta Tafallako suhiltzaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X