Gernikako 36 bizilagunek 20 egun daramatzate etxetik kanpo, ondoko lursaileko obrek euren etxebizitzetan eragindako arrakalen ondorioz
Gernikako Errenteria auzoko bizilagunek uztailaren 1etik daramate etxetik kanpo, ondoko lursailean egiten ari diren obrek euren etxebizitzetan arrakala larriak eragin ostean. Orain arte, etxetik kanpo egoteak eragindako gastuak obretan dagoen kooperatibak ordaindu dizkie, baina aurrerantzean, ez omen da horrela izango. Kooperatibak egoera berrikusi dezan eskatu dio Udalari, eta auzia aseguruen esku dagoela dio; bizilagunek, berriz, babesik gabe sentitzen direla salatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Alga asiarra: gure kostaldeko itsas hondoa hartzen ari den alfonbra berdea
Alga hori gure hondartzetan zabaltzea ageriko zatia baino ez da. Izan ere, alga asiarra gure itsas hondoan alfonbra berdeak osatzen ari da. Haren hedapenak biodibertsitatea mehatxatzen du, eta hura kontrolatzeko erronka berriak sortu ditu.
Espainiako Gobernuak behin betiko onartu du terrazetan eta hondartzetan erretzea debekatzen duen tabakoaren aurkako legea
Araudi berriak zigarro elektronikoak eta bapeagailuak ohiko tabakoarekin parekatu ditu, kerik gabeko guneak zabalduko ditu eta produktu berrien salmenta establezimendu espezializatuetara mugatuko du.
Euskal Encounterrek 5.000 parte-hartzaile inguru eta 4.000 ordenagailutik gora bilduko ditu BECen
Makrohitzordu teknologikoa uztailaren 23tik 26ra egingo da eta arreta berezia eskainiko zaio adimen artifizialari eta ordenagailu kuantikoari.
Hiru emakume hil dituzte azken 24 orduetan beren bikotekide edo bikotekide ohi gizonezkoek Malagan, Alacanten eta Toledon
Emakumezkoek 30 eta 59 urte bitartean zituzten, eta euren bikotekideek eraso eginda hil dira. Bi atxilotu dituzte, eta hirugarren batek bere buruaz beste egin omen du. Guardia Zibila beste kasu bat ikertzen ari da Malagan.
Lekeitioko uharteko moilan erreskatatua izateak 1.500 eurorainoko faktura ekar dezake
2025eko lege-dekretu batek jasotzen duenez, erreskate-operatiboaren kostua erreskatatutakoaren gain utzi ahal izango da, baldin eta erreskatea arriskutsutzat seinaleztatutako gune batean egiten bada; duela aste batzuetatik, Lekeitioko uharterako moilak baldintza hori betetzen du.
Amaitu dira goizeko ilarak A-8an, Muskiz parean
Istripuak errei bat ixtea eragin du Santanderrerako noranzkoan eta une batean 5 kilometrokoak izan dira auto-ilarak, eguerdiko 12:00ak aldera errepidea berriro zabaldu duten arte.
Gizon bat atxilotu dute bikotekidea hiltzeagatik, Toledon
Krimena goizaldean egin du, Alameda de la Sagrako etxebizitza batean.
Guadalajarako La Mierlako suteak 26.000 hektarea erre ditu, kontrolez kanpo jarraitzen du eta Soria aldera zabaltzen ari da
Aragoin, Cinco Villasko (Zaragoza) sutea egonkortuta dago, nahiz eta itzaltze lanetan jarraitzen duten, eta Teruelen sute bat piztu da astelehenean. Gaur bero-bolada datorrenez, sute arriskua oso handia da Iberiar penintsularen ekialde osoan.
Pertsona bat zauritu da Iruñean, PA-30 errepidean bi autok eta kamioi batek talka eginda
07:15ean bi autok eta kamioi batek talka egin dute Iruñeko ingurabidearen 10. kilometroan. Autoetako baten gidaria ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta hainbat zauri ditu.