BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zornotzan txirrindulari bat zauritu den istripuaren lekukoen bila dabil Ertzaintza

Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Ertzaintzak N-634 errepidean izandako istripu baten balizko lekukoen laguntza eskatu du. Ezbeharra gaur gertatu da, Zornotzan, 09:45 aldera, eta Bilborantz zihoan 82 urteko txirrindulari bat larri zauritu da bertan.

Biktima errepidean etzanda aurkitu du pertsona batek, eta horrek eman die abisua larrialdi zerbitzuei. Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko. Horretarako, ezbehar horren inguruko informazioa eman dezaketen pertsonei laguntza eskatu die. Lekukoak Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitatearekin jarri behar dira harremanetan, 94 607 90 34 telefono zenbakira deituta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X