Berehalako trafiko-kontrolak ezarriko dituzte Oiartzunen eta Irunen, hiriguneetako zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan.
Oiartzunen eta Irunen trafikoa kontrolatzeko neurriak berehala jarriko dituzte indarrean, Biriatuko mugan joan den astean izandako trafiko-kaosa berriro gerta ez dadin.
Ilarak hasten direnean aktibatuko dituzte neurriak. Oporretako itzulera-operazioaren ondorioz, datozen egunotan trafikoa areagotzea aurreikusten da, eta gaur bertan zortzi kilometroko ilarak sortu dira Biriatuko ordainlekuan.
Erabakia gaur eguerdian hartu dute, Iruneko alkate Cristina Labordak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradunek bilera egin ondoren. Akordioa Iruneko Udalak ibilgailuak kontrolatzeko proposamenaren inguruan sortutako desadostasunen ostean iritsi da. Udalaren helburua da mugan harrapatutako gidariek bide nagusiak utzi eta ordezko ibilbideak erabiltzea saihestea.
Oiartzungo landa-bideak zainduko dituzte
Ertzaintzak kontrolak ezarriko ditu Oiartzunen, bereziki landa-bideetako sarbide eta ibilbideetan. Hala, gidariek autobideko ilarak saihesteko lasterbide gisa bide horiek erabiltzea eragotzi nahi dute. Helburua da trafiko hori Irunera iristea eta udalerrian zirkulazio-arazo berriak sortzea saihestea.
Lehen ilarak sortzen diren unean bertan aktibatuko dituzte kontrolak. Ertzaintzako eta inguruko udaltzaingoetako arduradun teknikoak Oiartzungo komisarian ari dira dagoeneko lanean, dispositiboaren antolaketa eta koordinazioa zehazteko.
Iruneko alkate Cristina Labordak ontzat jo du akordioa eta pozik agertu da neurriak abian jartzearekin. Izan ere, neurri horiek eskatuak zituen, mugan atxikitako ibilgailuak hiriguneetara sartu eta herrian arazo gehiago sortzeko arriskuaren aurrean.
Irunen, iragazkiak ezarriko dituzte
Irunen, berriz, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu udalerrirako sarbideetan, trafikoa bideratzeko eta eremu hori zeharkatu besterik egin nahi ez duten ibilgailuek hirigunea eta inguruko kaleak kolapsatzea saihesteko.
Neurrien bidez, joan den asteko egoera berriro ez errepikatzea nahi dute. Orduan, Biriatuko mugako pasabidean izandako arazoek 13 kilometroko ilarak eragin zituzten Irunerako sarbideetan, eta gidariek erabilitako ordezko bideei ere eragin zieten.
Eusko Jaurlaritzak mugako pasabidea arintzea eskatu du
Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak aurretik neurri horiei modu koordinatuan heltzeko beharra defendatu zuen, eta autobideetan kontrolak edo mozketak egiteak ekar ditzakeen arriskuez ohartarazi zuen. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Iruneko Udalarekin elkarlanean aritzearen alde egin zuen, eta Frantziako agintariei mugako zirkulazioa arintzeko eskatu zien.
Ituartek azaldu duenez, Ertzaintzak hainbat kudeaketa egin ditu Hendaia eta Frantziako Estatuko Polizia eta Aduana Koordinatzeko Zentroaren bidez, baita Jendarmeriarekin ere, zirkulazioa hobetzeko. Besteak beste, Biriatuko ordainlekuko kabinen funtzionamenduan eta langak irekitzeko abiaduran arazoak daudela adierazi du.
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak eta Iruneko Udalak batera helarazi nahi diete Frantziako agintariei mugako pasabidearen gaitasuna handitzeko eta trafikoa arintzeko beharra, arazoa berriro Gipuzkoako aldera ez eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Hondartzan eta inguruan dauden gainerako pertsonak modu mailakatuan birkokatuko dituzte datozen egunetan.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.
Melanomaren aurkako lehen txertoak 3. fasea gainditu du eskala handiko saiakuntza kliniko batean
Moderna eta Merck farmazia-enpresek RNA mezularia daraman txerto pertsonalizatu horrek immunoterapia-tratamenduarekin batera emanda izan duen arrakastaren berri eman dute. Burtsetan gorakada nabarmena izan dute bi enpresen akzioek.
Erasoen aurkako dispositiboa aktibatuko dute Bilbon larunbatean Aste Nagusirako
Udalak eta Bilboko Konpartsek, batera, eraso matxistentzako protokolo espezifikoa berritu dute.
Granada lurrikara-multzo batean murgilduta dago abuztuaren 14tik
Granadak lo egin ezinean igaro du beste gau bat, erreplikak zenbatuz, atzo probintzia astindu zuen 4,8 graduko lurrikararen ostean. Adituek baieztatu dutenez, bai probintzia eta bai metropoli-eremua abuztuaren 14tik daude multzo sismiko batean bete-betean sartuta: antzeko potentzia duten lurrazaleko lurrikaren segida bat, asteak edo hilabeteak iraun ditzakeena.