Uda honetan Euskadiko errepideetan saihestu beharreko puntu kritikoak
Irteera Operaziorako dispositibo berezia bihar, ostirala, jarriko da martxan 15:00etan, orduantxe espero baitira uda honetako lehen auto-ilarak errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko 2,27 milioi ibilgailuk zeharkatuko dute erkidegoa uda honetan, hau da, iaz baino % 6 gehiagok.
Nazioarteko ibilgailuen kopurua % 6 areagotzea aurreikusten du Jaurlaritzak uda honetan; barne mugimenduak, berriz, % 3. Bihar arratsaldeko 15:00etan jarriko da martxan udako operazioa, abuztuaren 30era bitartean. Horren aurrean, arreta eta zuhurtzia eskatu ditu Jaurlaritzak.
Trafikoko zuzendari Estibaliz Olabarrik ostegun honetan aurkeztu du 2026ko Udako Irteera-Itzulera Operazio Berezirako mugikortasuna bermatzea helburu duen plana eta neurri bereziak ezarriko direla iragarri du bost puntu gatazkatsuenetan:
Bost puntu gatazkatsuenak
- AP-8 autobidea, Biriatuko mugaldean
- AP-1 eta N-622 errepideen arteko lotunean, Gasteizko noranzkoan
- N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Burgos eta Madrilerako noranzkoan
- Armiñongo lotunean
- A-8ko irteera Kantabriarako noranzkoan
Errepideetako arintasuna bermatzeko neurriak
Udako hilabeteetan trafikoaren kudeaketa hobetzeko eta istripuak gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzak jarduketa-plan berezi bat jarriko du martxan, zirkulazio-fluxu nagusi bakoitzari egokitutako neurriekin.
Nazioarteko trafikoari dagokionez, seinaleztapen bereziak jarriko dira hondo horidun kartelen bidez, Portugal eta Algeciraserako ibilbideak errazteko AP-1 eta N-622 errepideen arteko lotuneetan, bai eta azken horren eta A-1en artekoan ere.
Halaber, Armiñongo lotunean N-1etik joateko behin-behineko ibilbide alternatibo bat gomendatuko da, baldin eta A-1ean, hegoalderako noranzkoan, 6 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortzen badira. Abuztuaren amaierako itzulera-operazioan, trafikoa kono bidez bideratuko da, AP-1etik datozen ibilgailuei A-1eko erreietako bat uzteko.
Barne-trafikoari dagokionez, seigarren urtez jarraian aktibatuko da Bizkaia eta Kantabria arteko garabi-zerbitzua, ibilgailu ugari mugitzen den asteburuetan eta jaiegunetan (hala nola San Inazio egunean edo Bilboko Aste Nagusian). Baliabide hori A-8 autobidean egongo da, eta matxuratutako edo istripua izan duen ibilgailuak lehenbailehen erretiratzea izango du helburu.
"Biktima Zero Ikuspegirantz"
Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak zuhurtzia eta ardura eskatu ditu gidatzerakoan, iazko udako balantzea gogoratu ostean. 10 pertsona hil ziren EAEko errepideetan pasaden udan.
"Biktima Zero Ikuspegirantz" aurrera egiteko, agintariek hainbat aholku eman dituzte: bidaia hasi aurretik ibilgailua berrikustea, errepideen egoera kontsultatzea eta bi orduz behin atseden hartzea, alkoholaren eta drogen kontsumoa erabat saihestuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.