LEHORTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izarrako igerilekua ostegun honetan itxi dute, ur eskasia dela eta

Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko. 

igerilekua

Informazio honekin zerikusirik ez duen igerileku bateko irudia. Artxiboko argazkia: EITB

Uda lehorra izaten ari da eta ur eskasia nabaria da Arabako hainbat tokitan. Hori dela eta, Urkabustaizko Udalak Izarra kontzejuko igerilekua ohi baino lehenago ixtea eta gaur bertan uda denboraldiari amaiera ematea erabaki du, Aitziber Fernandez alkateak sinatutako bandoaren arabera. 

Aipaturiko Udalak igerilekuraren itxiera aurreratu du, bi arrazoi nagusirengatik. Batetik, udalerria hornitzen duten akuiferoen agortzea, eta, bestetik, egunero hodietako ura berritzeko behar den ur kantitate handia.

Denbora baino lehen igerilekuak itxi dituen Arabako bigarren udalerria da, Zuiaren atzetik (abuztuaren 15ean). Azken horretan, ura zisterna-kamioietan eramaten ari dira hornidura bermatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X