Bixente Igarzabal mendizale eta triatleta nafarra hil da Alpeetan izandako istripu batean
Lesakako kirolari ezaguna, 53 urtekoa, atzo hil zen eroriko baten ondorioz. Udalerrian samina da nagusi, oso pertsona ezaguna eta maitatua baitzen.
Bixente Igarzabal Lesakako (Nafarroa) mendizale eta triatleta ezaguna mendiko istripuan hil zen atzo, Alpeetan (Suitza). 53 urteko kirolariak erorikoa izan zuen beste kide batzuekin batera zegoela. Bertan hil zen.
Ladis Satrustegi Lesakako alkateak baieztatu du heriotza, eta herria atsekabetuta dagoela erantsi. Azaldu duenez, Udala familiarekin harremanetan jarri zen heriotzaren berri izan eta berehala, eta laguntza eskaini zion.
"Ez zen horren gaztea, 53 urte zituen, baina goizegi joan zaigu", deitoratu du Satrustegik, eta azpimarratu du Igarzabal "oso maitatua" dela herrian. "Batez ere bere kirol markengatik zen ezaguna, diziplina handikoa", nabarmendu du. Kirolari sutsua izanda, hainbat diziplinetan aritu zen, hala nola, saskibaloian, sokatiran, lasterketetan eta bizikletan. Zenbait Ironman ere eginak zituen.
"Beti zebilen jendez inguratuta. Mendi irteerak egiten zituen batzuekin; eskalada, beste batzuekin", azaldu du Satrustegik. Hain justu, Igarzabalen kirol jarduera saritu zuen Lesakako Udalak 2018an, sanferminetako txupinazoa botatzeko ardura eman baitzion.
Zure interesekoa izan daiteke
Hasi da ikasturte berria EAEn, arreta gaitasunen, bizikidetzaren eta osasun digitalaren hobekuntzan jarriz
Hezkuntza Sailak sustatutako 2025-2028 Estrategia Integralaren hedapenak markatuko ditu aurtengo eta datorren ikasturteak, beherakada demografikoak eta AAren erabilerak baldintzatuta.
Azpeitian taxilari bat hiltzeagatik atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean, arma bat zeukan gizasemeak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuen bera ote zen.
Hainbat lagun daude ikerketapean Bizkaian, futbol partidetarako sarreren iragarki faltsuekin iruzur egiteagatik
San Mamesen Athleticek jokatu zuen partida baterako sarreraren salmentarekin lotutako salaketa baten haritik abiatu zuten ikerketa. Gutxienez hiru pertsonari gertatu zaie gauza bera Euskadin: Erandioko bati, Barakaldoko bati eta Errenteriako bati.
Ikasturte berriaren erradiografia
Ikasturte berriak EAEn utzitako datu ugarien artean, ia erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten dutela eta jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioak nabarmentzen dira.
Albiste izango dira: ikasturte hasiera, EITBko informatiboen denboraldi berria eta FesTVal
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.