Hainbat lagun daude ikerketapean Bizkaian, futbol partidetarako sarreren iragarki faltsuekin iruzur egiteagatik
San Mamesen Athleticek jokatu zuen partida baterako sarreraren salmentarekin lotutako salaketa baten haritik abiatu zuten ikerketa. Gutxienez hiru pertsonari gertatu zaie gauza bera Euskadin: Erandioko bati, Barakaldoko bati eta Errenteriako bati.
Bizkaiko Guardia Zibilak, Baloni operazioaren barruan, zortzi pertsona ikertu ditu —bost Portugaleten, bat Barakaldon, bat Bilbon eta beste bat Castron— iruzur jarraitua egitea egotzita. Dirua zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea ere egotzi diete, futbol partidetarako sarrerak saltzeko iragarki faltsuak argitaratzeagatik.
Bizkaiko Komandantziako Taldeak egin du ikerketa, eta, horri esker, Bizkaian eta Kantabrian bizi den pertsona talde batek egindako delitua argitu ahal izan da. San Mamesen Athletic Clubek jokatu zuen partida baterako sarreraren salmentarekin lotutako salaketa baten haritik abiatu zuten, hain zuzen ere, ikerketa.
Ustezko saltzaile batekin harremanetan jarri zen salaketa hori jarri zuen biktima, salerosketarako iragarkien plataforma baten bidez, eta, adostutako ordainketa egin ondoren, ez zuen sarrera jaso. Gutxienez hiru pertsonari gertatu zaie gauza bera Euskadin: Erandioko bati, Barakaldoko bati eta Errenteriako bati. Guztira 16 dira espainiar Estatuan zenbatutako biktimak.
Interneten argitaratutako iragarkien bidez saltzen zituzten sarrerak
Lehen salaketa horretatik abiatuta, iragarki horien atzean nor zegoen jakiteko ikerketa hasi zuten guardia zibilek. Iruzurgileek futbol partidetarako sarrerak eskaintzen zituzten, interneten argitaratutako iragarkietan. Horrela, salaketa jarri zuen pertsona hori adibidez, posta elektroniko bidez jarri zen iruzurgileekin harremanetan.
Ikerketari esker, ondorioztatu dute aipatutakoa ez dela gertaera isolatu bat izan. Are gehiago, ikerketak agerian utzi du hainbat pertsonak hartu dutela parte iruzur horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: ikasturte hasiera, EITBko informatiboen denboraldi berria eta FesTVal
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain