HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasturte berriaren erradiografia

Ikasturte berriak EAEn utzitako datu ugarien artean, ia erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten dutela eta jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioak nabarmentzen dira.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/10/10/721593/721593_sueno_thumbnail.jpg"/><br/><strong>Lo egiten ikasten gasteizen ikasleak eitb</strong>
Ikasleak. Argazkia: EITB

EAEko ikasturte berriaren hasierak datu ugari utzi dizkigu azterketarako, eta honako puntu hauetan laburbildu ditugu:

Ikasleak ikastetxe motaren arabera

Aurreko ikasturteetako joerari jarraituz, ikasleak ia erdibitu egiten dira ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan: 280 386 ikasletik 142 097k (% 50,7) sare publikoan ikasten dute, eta gainerako 138 289ak (% 49,3) itunpekoan.

Matrikulak zikloka

Azken urteetan nabarmen jaitsi da matrikulazio kopurua unibertsitatearen aurreko etapetan, eta duela bost urte baino 29 019 ikasle gutxiago (-%9,4) daude. Zikloen arabera, jaitsierarik handiena lehen bi etapetan gertatu da, Haur Hezkuntzan (-%15,7) eta Lehen Hezkuntzan (-%13,7); DBHn, berriz, ia ez dago alderik (-%0,3) eta Batxilergoan % 4,6 jaitsi da.

Matrikulak lurraldeka

Ikasle guztien ia erdia (139 402) Bizkaian matrikulatu da, % 33,6 (94 326) Gipuzkoan eta % 16,6 (46 658) Araban.

Hizkuntza-ereduak

Ikasketak egiteko hizkuntza hautuari dagokionez, D eredua da nagusi argi eta garbi, 222 578 ikaslerekin ( % 79,4), eta atzetik, oso urrun, daude B eredua (43 693; % 15,6) eta A eredua ( % 14 115; 5).

Ikastetxeak

Sare publikoan sei ikastetxe gutxiago erregistratu dira Haur eta Lehen Hezkuntzan, 3 Bilbon (Deustu) eta Gasteizen (Olarizu eta Errota) egindako bat-egiteen ondorioz, 4  hezkuntza-eskaintzan aldaketagatik (Orbegozo, Camacho, Lamiako eta Larrañazubi), eta zentro berri bat ireki da (Itziarko Eskola).

Itunpeko sarean ez da ez itxierarik ez fusiorik egon.

Aurreko ikasturteekiko alderaketa

Jaiotza-tasa baxuak eta beste faktore batzuek eragin nabarmena izan dute matrikulazio kopuruan, eta azken hamarkadetan behera egin du urtero. Hala, aurreko ikasturtetik gaur hasi denera, matrikulazio kopurua % 4,2 jaitsi da, baina beherakada bikoitza baino handiagoa da, % 9,4koa, 2021-2022 ikasturteko datuekin alderatuz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X