Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Zaldibiako Lardizabal eskolako dozenaka ikaslek eta gurasok oinez egin dute gaur Ordiziako Oianguren BHI ikastetxerainoko bidea, eta han, mural handi bat margotu dute, 'Eskola-garraioa eskubidea da' leloarekin. Protesta ekintza horren bidez, DBH3 eta DBH4 mailetako ikasleentzako eskola-garraioa ez kentzea da eskatu dutena.
Iazko ekainean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela, eta emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-garraioa arautzen duen 164/2023 Dekretuan oinarritzen da erabakia; bertan jasotzen da ikastetxetik 4 kilometro baino gutxiagora bizi direnek ez dutela garraio eskubiderik. Zaldibiaren kasuan, 3,8 kilometroko tartea dute Ordiziako ikastetxeraino. Dekretuak berak dio salbuespenak egin daitezkeela bidea egokia ez denean.
Hasieratik, gurasoek argi utzi dute ez datozela bat erabakiarekin, eta, besteak beste, argudiatu dute euren seme-alabek bide hori egiteko duten bidea ez dela egokia. "Herri arteko errepidea da, espaloirik gabea, argirik gabea, trafiko handikoa eta segurtasunik gabea. Beraz, dekretua kontuan hartuta ere, salbuespena egin beharrekoa dela pentsatzen dugu", azaldu izan dute, egindako agerraldietan.
Horren aurrean, uztailean beste proposamen bat jarri zien mahai gainean Jaurlaritzak: joateko, garraio publiko erregularra erabiltzea, eta bueltarako, eskola-garraioa.
Gurasoen ustez, baina, bigarren proposamena ere ez da onargarria, ez duelako bermatzen ikasleen segurtasuna. Diote ikasle guztientzako lekurik ez dagoela garraio publikoan, eta hainbatek zutik egin beharko luketeela bidaia egunero. "Ez da koherentea, ez da serioa, eta ez du gure seme-alaben segurtasuna bermatzen. Eskolatik bueltan autobusa izateko salbuespena aplikatzen digute eta joateko ez?", galdetu dute.
Mobilizazioa gehiago
Arratsaldean, familiek batzarra egin dute, egoera aztertu eta hemendik aurrerako urratsak zehazteko. Jakinarazi dutenez, mobilizazioei eutsiko diete, eta hemendik aurrera, goizeko garraio publikoan lekurik gabe geratzen diren ikasleak, autoz eramango dituzte herriko boluntarioek.
Egunero, ikastetxeek komunikaziorako erabiltzen duten INIKA plataformaren bidez jakinaraziko zaio zentroari zenbat ikasle geratu diren autobusean tokirik gabe, informazio hori jasota geratu dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.