Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik

Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.

Ertzaintza emakume bat ikertzen ari da, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatu ostean. Atzo, igandea, 00:15ak aldera jazo zen gertaera, Miribilla auzoko jatetxe baten kanpoaldean. 

Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.

Jazotakoaren berri gurasoei eman, eta guztien artean emakumea atxikitzea lortu zuten. Ondoren, Ertzaintzari deitu zioten.  

Hainbat agente bertaratu ziren, eta emakumea identifikatu zuten. Gainera, ertzainak gertatutakoa argitzen saiatzen ari ziren bitartean, emakumea oso urduri jarri zen, eta agenteetako bati eraso egiten saiatu zen. Hori dela eta, agenteen aurkako atentatu delitua egotzita atxilotu zuten, eta adingabe bat bahitzen saiatzeagatik ari dira ikertzen.

Ikerketak orain arte egiaztatu duenez, Miribilla auzoan sarri egoten den emakumeak bere kabuz jardun zuen, beste inoren laguntzarik gabe. 

Atxilotuak, 42 urtekoak, ez zuen aurrekaririk. Ertzain-etxean ordu batzuk egon ostean, epailearen esku utzi dute gaur goizean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X