Auto-ilarak Txorierrin, Erandion, eta N-1ean, Villabonan
Hiru ibilgailuk talka egin dute Gipuzkoako udalerrian, Irungo norantzan, eta errei bat itxi dutenez, auto-ilara luzeak sortzen ari dira. Bestalde, Erletxera bidean, BI-30 errepidean, auto batek matxura izan du eta autoak pilatzen ari dira bertan.
Auto-ilarak N-1ean. Argazkia: @TrafikoaEJGV
Hiru ibilgailuk talka egin dute N-1 errepidean Villbabonan, Irungon norantzan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
442. kilometroan izan da ezbeharra, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori horrela, goizeko orduotan zirkulazioa oso handia denez inguru horretan, auto-ilara luzeak sortzen ari dira.
Bestalde, auto bat matxuratu da BI-30 errepideko 13. kilometroan, Erandion, eta errei bat itxi behar izan dutenez, auto-ilarak sortzen ari dira Erletxerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gaur goizeko lehen orduan gertatu da gorabehera Txorierriko igarobidean. Matxuratutako ibilgailua errepidean dago, eta erreietako bat itxi behar izan dute.
Gorabehera hori dela eta, auto-ilarak sortzen ari dira Erletxerako norabidean. Horregatik, arretaz gidatzea eta trafiko-zerbitzuek emandako argibideei kasu egitea gomendatu dute.