INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

34 urteko emakume bat hil da Bilbon, bikotekide ohiak labanaz eraso egin ostean

Biktima labankadaz eraso zuten Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak 47 urteko bikotekide ohia atxilotu zuen, hilketa saiakera egotzita.

34 urteko emakume bat hil da Bilboko etxebizitza batean ustez bikotekide ohiak arma zuri batekin eraso egin ostean. 47 urteko gizona ostegun arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketa saiakera egotzita.

Gertakariak osteguneko 20:00ak aldera izan ziren, Ertzaintzak Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean genero-indarkeriako gertakari baten berri izan zuenean. Polizia Nazionaleko agenteek, hasiera batean, liskarra artatu zuten, etxebizitzan bizi zen pertsona bat laguntza eske bertaratu ondoren.

Etxebizitzara iristean, ertzainek emakumea arma zuriz zaurituta aurkitu zuten. Antza denez, bikotekide ohiak eraso egin zion, eta hura ere etxebizitzan zegoen.

Biktimak lehen arreta medikoa jaso zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Azkenean, bertan hil da.

Ustezko erasotzailea tokian bertan atxilotu zuten, hilketa saiakera delitua egotzita. 

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, biek aurrekariak zituzten genero-indarkeriarekin lotutako gertakari batzuengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X