Kubako disidente bat hil da 85 egunez gose-greban egon eta gero
Orlando Zapata Tamayo preso politiko kubatarra hil egin da gaur Habanako ospitale batean, "kontzientzia-preso" izenda zezaten eskatzeko 85 egunez gose-greban egon eta gero, disidentziaren iturriek informatu dutenez.
EFEren arabera, Zapata Tamayo 15:30 eta 16:00 artean hil da (21:30-22:00 Euskadin), Amejeiras Ospitalean.
Elizardo Sanchez Giza Eskubideen eta Berradiskidetze Nazionalaren Kubako Batzordeko (CCDHRN) kideak adierazi du Tamayoren heriotza "tragedia" dela, "ez bakarrik haren sendiarentzat, baizik eta Giza Eskubideen mugimendu kubatarrarentzat eta Gobernuarentzat ere, heriotza saihestea posible zelako".
Halaber, heriotzak "ondorio larriak" ekarriko dituela ohartarazi du, "Amnistia Internazionalak kontzientzia-presotzat baitzuen".
Zapata Tamayo 2003ko udaberrian 28 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten 75 disidenteetako bat zen. Haren kasua hizpide hartu zuen Espainiak ostegunean espainiar eta kubatar Gobernuen ordezkarien arteko bilera batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte