Sarkozyk ijitoak kanporatzen jarraituko du
Europako Batzordea azkenean ez da ausartu Frantzia zigortzera ijitoak kanporatzeagatik. Bi orduz eztabaidatu zuten komisarioek Viviane Reding Justizia komisarioak egindako proposamena, baina azkenean ez zuten babestu.
Europako Batzordeko kideak ez ziren ausartu oso larria den diskriminazio salaketa mantentzen, ez ziren ausartu ez baita batere erraza frogatzea, baina batez ere, Frantziari aurre ez egitearren. Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak Europa mailako gerra instituzionala egiteko mehatxua egin zuen. Babesa jaso zuen, gainera, Europako azken goi bileran gainerako presidente eta lehen ministroen aldetik.
Batzordeak bi asteko epea eman dio Frantziari bere legedia Europak 2004ean onartu zuen araudietara egoki dezan, pertsonek aske ibiltzeko duten eskubideen inguruan. Araudi hori Frantziak ez du oraindik behar bezala aplikatzen. Hori arau-hauste arina da, administratiboa, diskriminazio etnikoa, berriz, arau-hauste larria da, hitzarmen europarren kontra doalako.
Kontuak kontu, Sarkozy airoso atera da polemika horretatik eta Bulgariako eta Errumaniako ijitoak kanporatzen jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz