Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak dimisioa eman du
Alliot-Marie Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak dimisioa eman du Tunisiako iraultzaren harira izan zuen jarreragatik eta herrialde horretara egin zuen opor bidaia bategatik jasotako kritika gogorren ostean, eta Nicolas Sarkozy presidenteak iragarri du Alain Juppe gaur arte Defentsa ministro izan denak ordezkatuko duela.
Nicolas Sarkozy presidenteari emandako gutun batean ministro ohi biarriztarrak adierazi duenez, kanpaina politiko eta mediatiko baten biktima izan da eta ez du nahi bere herrialdeko politikaren irudia ahultzea bera erabilita, hori dela eta, kargua uztea erabaki du."Hutsegiterik ez dudala egin pentsatzen dudan arren, nire karguari uko egitea erabaki dut", idatzi du Atzerri Gaietarako Ministerioak zabaldu duen gutunean agertzen denez.
Tunisiako iraultzaren harira jaso zituen lehenengo kritikak Ben Ali presidenteari manifestazioak kontrolatzeko Frantziako segurtasun indarren laguntza eskaini zionean. Adierazpen horiek gaizki ulertu zirela salatu zuen ministro ohiak, Ben Aliren erregimenari babesa ematea baino ahalik eta biktima gutxien izatea zela bere asmoa.
Oposizioak ministroaren kontra jo zuen gogor otsaila hasieran. Izan ere, Alliot-Marie Tunisiara joan zen oporretan iraultza hasita zegoenean eta bertan Zine el Abidine ben Ali presidente ohiaren oso laguna den enpresari baten hegazkina erabiltzeaz gain, ministroaren gurasoek negozioak egin zituzten enpresari harekin.
Ministroaren sinesgarritasuna kolokan dago duela aste batzuetatik eta jakina zen Gobernutik alde egin beharko zuela Le Monde egunkariari Gobernuko bi kidek aitortu ziotenez.
Alliot-Mariek 64 urte ditu. 1980ko hamarkadan hasi zen politikan eta beste hiru ministerioren ardura ere izan du: Defentsa ministroa izan zen 2002tik 2007ra, Barne Ministerioan egon zen ordutik 2009ra, gero 17 hilabete eman zituen Justizia ministro gisa, eta iragan azaroaren 14ean hartu zuen Atzerri Gaietarako ministro kargua.
Sarkozy François Fillon lehen ministroarekin bildu zen atzo eta zertaz hitz egin zuten zabaldu ez bada ere, Alliot-Mariek utzi duen kargurako Alain Juppe Defentsa ministroa da izen nagusia, kargu hori izan baitzuen 1993tik 1995era.
Berregituraketa txikia
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak iragarri du Alain Juppe egungo Defentsa ministroak hartuko duela bere gain Atzerri Gaietarako Ministerioa Michele Alliot-Marieren ordez.
Diplomaziaren buru ohiaren ukoa Gobernuan berregituraketa txiki bat egiteko aprobetxatu du Sarkozyk, eta Gerar Longuet UMPren Senatuko bozeramailea izango da Defentsa ministroa aurrerantzean.
Gainera, Brice Hortefeuxen esku zegoen Barne Ministerioa Claude Gueant Presidentzia idazkariak hartuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hashim Thaci Kosovoko presidente ohiari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote gerra krimenengatik
Ordea, gizateriaren aurkako krimenengatik ezarritako zigorrak kendu dizkiote.
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.