Kazetari batek Strauss-Kahn salatuko du, bortxatzen saiatzeagatik
Tristane Banon kazetari eta idazle frantsesak salaketa bat jarriko du bihar, Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) arduradun ohiaren kontra bortxaketa egiten saiatzea leporatuta, gaur haren abokatuak, David Koubbik, L''Express aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean adierazi duenez.&' || 'nbsp;
Banonen (32 urte) familia Strauss-Kahndarren hurbilekoa da. 2007an Frantziako telebistan politikaria bera bortxatzen saiatu zela esan zuen, liburu bat prestatzeko elkarrizketatu zuenean.
Orduan ez zituen ustezko gertakariak salatu, amak aholkatuta, eta Strauss-Kahnen New Yorkeko ustezko sexu-erasoaren berri izan ondoren, maiatzaren 14an, Banonen abokatuak gertaera hori ez zutela salatuko adierazi zuen, AEBtako Justiziak "erabil ez zezan".
Kasu horrek AEBetan Strauss-Kahnen alde emandako bira ikusi ondoren, abokatuak salaketa jarriko duela adierazi du, "bortxatzen saiatzeagatik", eta salaketa hori bihar iritsiko da Fiskaltzara.