Erreskate-lanak, bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Costa Concordia'ren 2.300 tona erregai, itsasora zabaltzeko arriskuan

Ontzia gehiago hondoratu da eta erreskate-lanak bertan behera utzi behar izan dituzte. Kapitainak etxean atxilotuta jarraitzen du, hondamendiaren erantzulea delakoan.

'Costa Concordia'ren hondamendian desagertu ziren pertsonak bilatzeko lanak bertan behera utzi dituzte, gaur goizean goiz ontzia mugitu eta gehiago hondoratu delako.

Luca Cari suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, erreskate-lanetan ari ziren talde ezberdinetako arduradunak datozen orduetan bilduko dira, egoera aztertzeko eta ze neurri hartu erabakitzeko.

Ontzia mugitzen ari dela kontuan hartuta, segurtasunez lan egitea ez dago bermatuta. Gainera, zazpi egun igaro dira ontzia hondoratu zenetik eta, ondorioz, bidaiariren bat bizirik topatzeko itxaropena gero eta txikiagoa da.

Erregaia itsasora zabaltzeko arriskua

Gauzak horrela, orain mehatxua beste bat da: ontziaren deposituetan gordetan dauden 2.300 tona erregaia itsasora zabaltzea.

Erregaia ateratzen hasi ahal izateko, lehendabizi behin betiko amaitutzat eman beharko dituzte erreskate-lanak. Erregai guztia ateratzeko bi aste beharko dituzte, gutxienez. Ontzia gehiago ez hondoratzeko neurriak hartzeko agindua eman zion atzo Italiako Gobenruak Costa Cruceros enpresari (ontziaren arduraduna).

"Ontzia gehiago ez mugitzea eta ez zatitzea espero dugu, bestela erregai guztia itsasora isuriko da", adierazi du Italiako Ingurumen ministroak.

'Costa Concordia'k 4.200 pertsona zeramatzan ezbeharra gertatu zenean eta oraindik 24 pertsona desagertuta daude.

Kapitainaren bertsioa

Francesco Schettino kapitainak ontzia ebakuazioa amaitu aurretik abandonatu zuen eta etxean atxilotuta daukate, hondamendiaren erantzulea dela leporatuta. Schettinok erantzukizuna bere gain hartu du, baina istripua beste faktore batzuek eragin ahal izan zutela azpimarratu du. Bitartean, Costa Cruceros enpresak Schettino kargutik kendu du.

Bestalde, SkyTG24 telebista-kateak atzo zabaldu zuen grabazio batek erakusten duenez, 'Costa Concordia'ko tripulazioaren buruzagi batek ordu erdiko itzalaldi bat baino ez zutela izan esan zion itsasoko goardiari irrati bidez.

Amaitzeko, Italiako Gobernuak ontzi handiak ibilbide arriskutsuak ez egiteko eta kostaldera gehiegi hurbiltzea ekiditeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren eztabaidatuko du ostiral honetan.

'Costa Concordia'ren hondamendian desagertu ziren pertsonak bilatzeko lanak bertan behera utzi dituzte, gaur goizean goiz ontzia mugitu eta gehiago hondoratu delako.Luca Cari suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, erreskate-lanetan ari ziren talde ezberdinetako arduradunak datozen orduetan bilduko dira, egoera aztertzeko eta ze neurri hartu erabakitzeko. Ontzia mugitzen ari dela kontuan hartuta, segurtasunez lan egitea ez dago bermatuta. Gainera, zazpi egun igaro dira ontzia hondoratu zenetik eta, ondorioz, bidaiariren bat bizirik topatzeko itxaropena gero eta txikiagoa da. Erregaia itsasora zabaltzeko arriskuaGauzak horrela, orain mehatxua beste bat da: ontziaren deposituetan gordetan dauden 2.300 tona erregaia itsasora zabaltzea. Erregaia ateratzen hasi ahal izateko, lehendabizi behin betiko amaitutzat eman beharko dituzte erreskate-lanak. Erregai guztia ateratzeko bi aste beharko dituzte, gutxienez. Ontzia gehiago ez hondoratzeko neurriak hartzeko agindua eman zion atzo Italiako Gobenruak Costa Cruceros enpresari (ontziaren arduraduna). "Ontzia gehiago ez mugitzea eta ez zatitzea espero dugu, bestela erregai guztia itsasora isuriko da", adierazi du Italiako Ingurumen ministroak. 'Costa Concordia'k 4.200 pertsona zeramatzan ezbeharra gertatu zenean eta oraindik 24 pertsona desagertuta daude. Kapitainaren bertsioaFrancesco Schettino kapitainak ontzia ebakuazioa amaitu aurretik abandonatu zuen eta etxean atxilotuta daukate, hondamendiaren erantzulea dela leporatuta. Schettinok erantzukizuna bere gain hartu du, baina istripua beste faktore batzuek eragin ahal izan zutela azpimarratu du. Bitartean, Costa Cruceros enpresak Schettino kargutik kendu du. Bestalde, SkyTG24 telebista-kateak atzo zabaldu zuen grabazio batek erakusten duenez, 'Costa Concordia'ko tripulazioaren buruzagi batek ordu erdiko itzalaldi bat baino ez zutela izan esan zion itsasoko goardiari irrati bidez. Amaitzeko, Italiako Gobernuak ontzi handiak ibilbide arriskutsuak ez egiteko eta kostaldera gehiegi hurbiltzea ekiditeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren eztabaidatuko du ostiral honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X