'The Sun'en arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskoziako erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan liteke

Rupert Murdoch enpresaburuaren igandetako aldizkari berriak data hori aipatzen du Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma egiteko.
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa. Argazkia: Efe

The Sun igandetako aldizkari berriaren Eskoziako edizioak argitaratu duen albiste batean azaldu dutenez, Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan liteke.

"Patuaren eguna" izenburupean, Rupert Murdoch komunikazio alorreko enpresaburu handiaren aldizkariak Gobernuko iturriak aipatzen ditu data horren berri emateko.

"The Sun on Sunday" aldizkariaren lehenengo alea atzo argitaratu zen Britainia Handian eta "News of The world" ordezkatzera dator, uztailean legez kanpoko entzuketen eskandaluagatik itxi ondoren.

Lehenengo ale horretan, Eskoziako bertsioak Alex Salmond lehen ministro eskoziarra gehien kezkatzen duen gaia jorratu dute. Eskoziako Gobernuaren bozeramaileetako batek atzo BBCn baieztatu zuen data hori "aukera bat" dela, "noski", baina ez zuen xehetasun gehiago eman.

Eskoziako lehen ministroak urtarrilaren 15ean iragarri zuen 2014ko udazkenean Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma deitzeko asmoa zuela.

David Cameron Britainia Handiko lehen ministro kontserbadoreak, bere aldetik, erreferenduma 2013an egitea proposatu zuen; bestela, Eskoziako ekonomiaren gainean kezka sortuko litzatekeelakoan.

Aurreko astean, Murdochek Twitter bidez zabaldu zuen mezu batean Eskoziaren independentziaren aldeko jarrera iradoki zuen: "Utzi Eskoziari joaten eta lehiatzen. Denak izan beharko lirateke garaile".

The Sun igandetako aldizkari berriaren Eskoziako edizioak argitaratu duen albiste batean azaldu dutenez, Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma 2014ko urriaren 18an izan liteke."Patuaren eguna" izenburupean, Rupert Murdoch komunikazio alorreko enpresaburu handiaren aldizkariak Gobernuko iturriak aipatzen ditu data horren berri emateko."The Sun on Sunday" aldizkariaren lehenengo alea atzo argitaratu zen Britainia Handian eta "News of The world" ordezkatzera dator, uztailean legez kanpoko entzuketen eskandaluagatik itxi ondoren.Lehenengo ale horretan, Eskoziako bertsioak Alex Salmond lehen ministro eskoziarra gehien kezkatzen duen gaia jorratu dute. Eskoziako Gobernuaren bozeramaileetako batek atzo BBCn baieztatu zuen data hori "aukera bat" dela, "noski", baina ez zuen xehetasun gehiago eman.Eskoziako lehen ministroak urtarrilaren 15ean iragarri zuen 2014ko udazkenean Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma deitzeko asmoa zuela.David Cameron Britainia Handiko lehen ministro kontserbadoreak, bere aldetik, erreferenduma 2013an egitea proposatu zuen; bestela, Eskoziako ekonomiaren gainean kezka sortuko litzatekeelakoan.Aurreko astean, Murdochek Twitter bidez zabaldu zuen mezu batean Eskoziaren independentziaren aldeko jarrera iradoki zuen: "Utzi Eskoziari joaten eta lehiatzen. Denak izan beharko lirateke garaile".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X