Ez zuen immunitaterik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dominique Strauss-Kahni epaiketa zibila egingo diote New Yorken

Aurrekoan, New Yorkeko fiskalek kargu penal guztiak erretiratu zituzten salatzailearen sinesgarritasuna kolokan zegoelako; izan ere, Diallok bertsio ezberdinak eman zituen gertatutakoari buruz.
Strauss-Kahn akusatuen eserlekuan izango da berriro. Efe.

Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari ohiari epaiketa zibila egitea erabaki du New Yorkeko epaile batek. Epailearen arabera, Strauss-Kahnek ez zuen immunitate diplomatikorik ustez Nafissatou Diallo bortxatu zuenean.

"Strauss-Kahnek ezin du orain bere burua immunitatean babestu bere izena garbitzeko, Diallori berea garbitzeko aukera kenduta", esan du Douglas McKeon epaileak bere erabakiaren argudioetan.

Strauss Kahnek gertaera izan eta egun gutxira dimisioa eman zuen eta NDFko presidente izateari utzi zion. Prozesu penalean, New Yorkeko fiskalek karguak erretiratu zituzten salatzailearen sinesgarritasuna kolokan zegoelako; izan ere, Diallok bertsio ezberdinak eman zituen gertatutakoari buruz.

Dimisioak immunitatea kendu zion

MacKeonen hitzetan, "borondatez dimisioa ematean, immunitateari uko egin zion" eta prozesu penalean immunitaterik ez zuela aipatu azpimarratu du.

"Strauss-Kahnek ezin du orain bere burua immunitatean babestu bere izena garbitzeko, Diallori berea garbitzeko aukera kenduta", azaldu du epaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X