Kofi Annanek hirugarren bisita egin du Siriara
Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile berezia Sirian da hirugarrenez, Susan Ghoshe NBEko Siriako misioaren bozeramaileak jakitera eman duenez.
Joan den ostiralean Parisen izandako "Siriako Lagunak" taldea osatzen duten herrialdeek goi-bilera egin zuten, eta bertan parte hartu zutenek Siriako Gobernuaren gaineko presioa handitzea eskatu zioten Nazio Batuen Erakundeari.
Aurrekoetan bezala, Bachar al Asad Siriako presidentearekin bilduko da Annan. Honen aurreko bisitak maiatzean eta martxoan izan ziren.
Annanek proposatutako bakerako plana porrot egin ostean, Siriako Ekintza Taldeak proposatutako ekimen berria dago mahai gainean. Siriako agintariek ez dute oraindik erantzun ofizialik eman, baina Gobernuko komunikabideek ekimena salatu dute, herritarren iritzia aintzat hartzen ez duelako.
Annanek sustatutako bitartekaritza lan berri honen bitartean, indarkeriak bere horretan darrai Sirian. Armadak igande honetan iragarri duenez, misilekin entrenamendurako maniobrak egin dituzte asteburu honetan, itsasotik etor daitekeen balizko eraso bati aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte