200 pertsona baino gehiago hil dira Siriako sarraski batean
Gutxienez 200 pertsona hil ziren atzo Siriako erregimenari egindako sarraskian, herrialdearen erdian, ostiral honetan oposiziotik jakitera eman dutenez.
Giza Eskubideen Behatokiak eta Siriako Iraultzako Batzorde Nagusiak hainbat oharretan leherketen ondorioz 200 pertsona baino gehiago hil direla ezagutzera eman dute, Hama auzoan.
Herriko Koordinazioaren Batzordearen sareak hildakoen kopurua 220ra igo zuen, eta herrialde osoan gutxienez 288 pertsonek bizia galdu zutela azaldu zuen.
Tremsehko sarraskia, 2011ko martxoan Sirian indarkeria hasi zenetik handienetariko bat, Gobernuko tropek lehergailuak jaurti zituztenean gertatu zen.
Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiak esan duenez, “shabiha” edo erregimeneko hiltzaileak segurtasun indarren babespean sartu ziren Tremsehn, balekin eta aiztoekin zibilak hiltzeko.
Damascok talde terroristei leporatu die sarraskia
Damaskok talde terroristei leporatu die Tremsehko sarraskia, Hamako probintzian, atzo hainbat zibil hil ziren lekuan.
Lekukoek azaldu dutenez, terroristek hainbat etxe hondatu zituzten agintariak lekura iritsi baino lehen, eta oposizoko taldeek erregimeneko indarrei leporatu diete 150 pertsona baino gehiago hil izana.
Siriako erregimeneko tropek Tremsehn jarraitzen dute
Siriako tropek ostiral honetan Tremsehko gunea ixten jarraitzen dute, atzo 200 pertsona baino gehiago hil ziren lekuan, Bachar Al Asaden erregimenak egindako sarraskirik handienean.
Abu Gazi aktibistak Hamatik azaldu duenez, Siriako Armada Tremseh ixten ari dira, baina leherketak geldiaraztea lortu dute, larrialdiko giza egoeran dagoen lekuan.
Annanek Tremsehko sarraskia eta erregimenak arma pisutsuak erabiltzea gaitzetsi ditu
NBEren eta Arabiar Ligak Siriara bidalitako Koffi Annanek Tremsehko sarraskia gaitzetsi du, eta Siriako Gobernuari armak erabiltzea leporatu dio hirietan, hark hori egingo ez zuela esan arren.
"Sarraski hauek gaitzesten ditut hitzleunenekin", esan du Annanek ohar batean, eta Siriako Armada Tremsehn egoteak "Gobernuak armak erabiltzeari utziko ziola herriguneetan emandako hitza hausten du", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.