Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Britainiarrak ezberdinak dira (beste behin)

Cameronek eta Salmondek irtenbide politiko bat aurkitu dute erreferenduma legezkoa izan dadin. Hasteko bazuten abantaila bat: Erresuma Batuak ez du konstituzio idatzirik.

David Cameron lehen ministro britainiarrak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak irtenbide politiko bat aurkitu dute, Eskoziako independentziari buruzko erreferenduma legezkoa izan dadin. Hasteko bazuten abantaila bat: Erresuma Batuak ez du konstituzio idatzirik.

Baina Eskoziako autonomia ezarri zuen 1999ko legean bazeuden idatziz jasotako gauzak. Horien artean, erreferenduma deitzeko eskumena Londresena dela esklusiboki.

Beraz, Eskoziako Gobernuak herri galdeketa antolatuz gero, erreferendum hori epaitegietan salatzeko aukera zegoen, eta ondorioz, emaitza baliogabetu. Cameronek bazuen horri heltzeko aukera, erreferendumari uko egiteko.

Aitzitik, britainiarren artean oso errotuta dagoen ideia bat aplikatu du, izan ingeles, eskoziar, galestar edo ipar irlandako: demokraziaren funtsa, gehiengoak nahi duen hori aplikatzea dela. Horregatik ez da herri galdeketarik proposatu Ipar Irlandan, hauteskunde emaitzek erakusten dutelako iparirlandar gehienak unionistak direla, eta ez dutela hori aldatu nahi.

Aldiz, Eskoziaren kasuan Cameronek berak esan zuen atzo eskoziarrek aukeratu zutela erreferenduma agindu zuen alderdi politiko bat, eta horregatik negoziatu duela erreferendum hori. Bere, eta Salmonden artean aurkitu dute irtenbidea: Erresuma Batuko Parlamentuak denbora batez emango dio Eskoziari herri galdeketa antolatzeko eskumena. Eta horrela, erreferendumak, balio politikoaz gain, balio legala ere izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X