Internet
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orrialdeen zerrenda beltza sortzen duen legea indarrean, Errusian

Interneteko bi enpresa errusiarrek protesta egin dute legearen aurka, publikoarentzat kaltegarriak izan daitezkeela uste izanda, agintariek sarbidea debekatu dezaketelako.
Orrialdeen zerrenda beltza sortzen duen legea indarrean, Errusian. EITB

Informazioari buruzko legeari egindako zuzenketa polemiko batzuek web orrialdeen zerrenda beltza egitea aurreikuis dute, eta legea indarrean sartu da ostegun honetan Errusian.

Dumak (Errusiako Palarmentuko Beheko Ganbera) aldaketak egitea onartu zuen uztailean, gehiengo ofizialaren eztabaidarik gabe, ezta atzerapenik gabe ere, oposizioan hainbat protesta izan arren, azken horiek atari kritikoak jarraitzeko tresna bat ikusten baitute.

Yandex bilatzaileak eta VKontakte sare sozialak, Interneteko bi enpresa errusiarrek protesta egin dute legearen aurka, publikoarentzat kaltegarriak izan daitezkeela uste izanda, agintariek sarbidea debekatu dezaketelako.

Ekimen hori azken hilabeteotan agintariek ezarritako murrizketa neurri batzuen ostean egin zen, besteak beste, honako neurri hauek: “kanpoko agenteei” buruzko legea, kalumniaren eta difamazioaren inguruko letgea eta Estatuko sekretuei legez kanpoko sarbidea izateagatik ezarritako zigorrak gogortzea.

Adituen arabera, Errusiako legediaren aldaketa berriak Kremlinaren oposizioari edozein testuingurutan jarraitzea ahalbidetzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X