Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italia: Arazo politikoa eta morala

Italiarren heren batek Berlusciniren alde bozkatu dute, herrialdean arazo politikoaz gain, morala ere duten seinale.

Ederki uler daiteke Beppe Grilloren 5 Izar Mugimenduak Italiako hauteskundeetan jaso duen babesa. Boto emaileen %25ek eman dute aldeko botoa. Nazkatuta daude, uste dute alderdi guztiak berdinak direla, eta, hori guztia desegin nahi dute.

Ulertzekoa da, baita ere, Pierluigi Bersaniren alderdiak, Partidu Demokratikoak, espero baino babes txikiagoa jaso izana. Izan ere, bere boto emaileetako batzuek Grillori eman diote babesa.

Ulertzekoa da Mario Montiren porrota. Azken batean, berak onartu zituen gizarte alorreko murrizketak. Ez ziren inoren gustukoak izan.

Baina zer esan daiteke Silvio Berlusconiren Askatasunaren Herria alderdiak eta bere laguntzaile den Ipar Ligak izandako arrakastari buruz? Kasu honetan krisia ezin daiteke argudio gisa erabili, Italiako parterik aberatsenean lortu baititu emaitzarik onenak. Lonbardian, hau da, Milanen (% 38) eta Venezian (% 32). Krisia gutxiago nabaritzen ari da hiri horietan.

Italiako zonalde horietan gustuko dute Berlusconi, herrialdeko gizonik aberatsena. Horixe da azalpen bakarra. Kontuan hartzeko modukoa da adin txikikoen prostituzioagatik epaitzen ari direla Berlusconi.

Berlusconirekin batera Ipar Liga alderdia dago. Immigrazio kontuetan antza handiagoa du Europako muturreko eskuinarekin. Ustelkeria kasu handietan nahasita dago alderdi hori: horren ondorioz agintea utzi behar izan zuen bere buruzagi historikoak, Umberto Bossik.

Italiarren heren batek Berlusconiri eta Ligari babesa eman badiote, arazo politikoaz gain, badugu beste era bateko arazo bat ere: arazo morala, alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X