Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zipre, salbuespen arriskutsua

Bat-batean, Zipreko herritarak % 6,75 txiroagoak egin dira.

Zipreren kasuan,  Europar Batasunak aurrekari  arriskutsua ezarri du.

Egungo krisia  lehertu zenean,  Europar Batasuneko  estatu guztiek esan zuten banketxeetan zeuden 100.000 euro arteko gordailu guztiak  bermatuko zituztela.  Hori hitzeman zuten  jende  guztia  joan ez zedin oholdean  banketxera bere dirua ateratzera.

Baina  Zipreren kasuan  agindatuko hura ez dute  bete.  Aurrezleek  aurreztutako diruaren  %  6,75  galduko dute, kopuru hori 100.000 eurotik beherakoa bada, eta % 9,9, 100.000  eurotik gorakoa bada.  Bat-batea, beraz,  aurrezleak %  6,75 pobreagoak izango dira.

Egia da  Zipreko banketxeen kasua berezia dela.  Gordailuen heren bat behintzat atzerritarren esku dago,  batez ere  errusiarren esku,  errusiarrek  bertako  bankuak erabili baitituzte  iruzur fiskala egiteko.

Angela Merkel Alemaniako  kantzillerrak ezin zien  alemaniarrei  azaldu  dirua jarri behar zutela  Errusiako mafiosoek  euren dirua gal ez zezaten, horregatik Alemaniak formula hau ezarri du errusiarrek  eta  bidebatez baita  zipretarrek ere  dirua gal dezaten.

Greziako  zorrean  kita  bat  ezarri zenean, Greziako  zorra zutenek  galerak  onar zitzaten,  ez ohiko  kasu baten aurrean geundela esan zuten.   Orain, Zipren  dirua aurreztuta duten herritar guztiek  dirua  galduko dutenean,  berriro diote  ez ohiko  egoera baten aurrean gaudela, salbuespen baten aurrean.

Baina  salbuespena daldin bada,  behin izango da salbuespena. Bi salbuespen baldin badaude, arau baten  aurrean gaudela  dirudi.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X