Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hanka sartzea egin dute Ziprerekin

Europar Batasuneko herrialde batean aurrezkien bermeak huts egin dezakeela pentsatze hutsak finantzen munduan ekaitza eragin du; baina, batez ere, sekulako kaltea egin dio aurrezleen konfiantzari.

Euroguneko Finantza Ministroak jabetu dira berebiziko hanka sartzea egin dutela Ziprerekin, baina berandu izan daiteke. Badira hiru egun aurrezki txikiei %6'7ko zerga ezartzeko esan zutela, horrek Europar Batasuneko herrialde guztietan dirua gordetzeagatik dagoen bermea kinka larrian jartzea esan nahi zuen. Orain, atzera egin dute eta Zipreko Gobernuari aurrezki txikiei zergarik ez jartzeko gomendatu diote, hau da, 100.000 eurotik beherako aurrezkiei ez ezartzeko zergarik.

Uste da, gertatzen dena gertatzen dela ere, aurreztutako lehenengo 100.000 euroak salbu daudela. Bada, Zipren, Europar Batasuneko kide izanik ere, berme hori kolokan dago. Orain, ministro europarren azken deiaren ostean, Zipreko Gobernuak du azken hitza: lehenengo 100.000 euroak errespetatu bai ala ez, eta zergetatik salbu uztez ez baditu zenbat kenduko dien.

Baina kaltea egina dago. Europar Batasuneko herrialde batean aurrezkien bermeak huts egin dezakeela pentsatze hutsak finantzen munduan ekaitza eragin du; baina, batez ere, sekulako kaltea egin dio gainerako herrialde europarretako aurrezleen konfiantzari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X