Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahots gehiegi euroarentzat

Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak dimisioa eman beharko luke.

Urte batzuk bada, euroa sortzeko zori-zorian zela, Tokio eta Osaka arteko bidaia bat egin nuela. Nire ondoan eserita, negozio-gizon japoniar bat.

Jakin zuenean nongoa naizen, haren jakin-beharra euroari buruz! Oso galdera zehatzak ziren, enpresariek egiten dituzten tankeran. "Izango al du Gobernu bat atzean, txanpon hori administratuko duen Gobernua?".  "Ez", erantzun nion, "banku zentral bat izango da, baina euroko herri bakoitzak bere Gobernua edukiko du hemendik aurrera ere". Hark zalantzarik gabe moztu zuen: "hori ez da ondo ibiliko". Eta gero, loretan ziren gerezi-ondoez hasi ginen hizketan, oso zaleak baitira japoniarrak.

Geroztik, makina bat aldiz gogoratu naiz negozio-gizon harekin.

Litekeena da euroa 17 gobernu desberdinekin ibiltzea; baina, gutxienez, eskatu behar litzateke euroak ahots bakarra izan dezala, bozemaile bakarra. Ez da posible bakoitzak burura datorkion aurreneko gauza botatzea.

Eurotaldearen buruak, Jeroen Dijsselbloemek bi hanka sartze izan ditu, markakoak: aurrena, Zipreko erreskate-planaren lehenengo moldaketa onartzea, aurrezle txikien aurrezki-puxka bat konfiskatzea barne; eta gero, Zipren egindakoa, alegia, aurrezle handien aurrezki zati bat konfiskatzea, erreskatea eskatzen duten beste herrietan ere egingo dela onartzea.

Hobe zukeen ahotsa altxa balu esanez: "Munduko aurrezle jaun-andreok, ez egon atzera begira eta hartu azkar Europan daukazuen dirua".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X