Lehen emaitza ofizialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vujanovicek garaipena lortu du Montenegroko hauteskundeetan

Presidenteak botoen % 51,21 lortu ditu. Miodrag Lekic oposizioko hautagaiak bozen % 48,79 eskuratu ditu. Behin betiko emaitzak datozen hamaika egunetan jakinaraziko dituzte.
Filip Vujanovic presidentea botoa ematen. EFE

Filip Vujanovic presidentearen garaipena baieztatu dute aurreneko emaitza ofizialek gaur, Montenegron. Hauteskunde  Batzordeak jakitera eman duenez, Vujanovicek botoen % 51,21 lortu zituen igandeko hauteskundeetan.

Lehen datuen berri prentsaurrekoan eman dute, Podgorica hiriburuan. Miodrag Lekic oposizioko hautagaiak bozen % 48,79 eskuratu ditu.

Behin betiko emaitzak datozen hamaika egunetan jakinaraziko dituztela iragarri du Hauteskunde Batzordeak.

Bi hautagaiek bart beraien buruak garailetzat jo zituzten.

Gainera, oposizioko hautagaiak irregulartasunak salatu zituen atzo. Garaipena lapurtzerik ez duela onartuko ohartarazi du gaur Lekicek. Herrietako hauteskunde materialaren gainean kontrol handiagoa eskatu du oposizioko hautagaiak, manipulazioak izan direlako.

Batzordeak irregulartasunen salaketarik jaso ez duela jakinarazi du Ivan Kalezic Hauteskunde Batzordeko presidenteak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X