Igor Goikolea brigadista laster aske geratzea espero du Askapenak
Igor Goikolea Cisjordanian Israelgo Armadak atxilotutako brigadista datozen orduetan aske uztea espero dute, Askapenak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Gainera, organizazioak Palestinako iturriak aipatuta esan duenez, atzo arratsaldean Italiako militantea ere (Angelo) aske uztea espero zuten, baina oraindik ez da datu hori baieztatu.
Atxiloketa
Brigadista gasteiztarra Al-Masara herrian atxilotu zuten militarrek. Antza, Al-Masaran astero egiten dituzten protestetan eraman zuten preso gaztea. Goikoleak familiarekin hitz egin ahal izan zuen atxilotu ostean, eta zegoeneko galdekatu omen zuten, eta orain agintariek zein erabaki hartuko ote duten itxaroten ari da.
Askapenak Palestinan antolatutako brigadan parte hartzen ari zen Igor Goikolea. Herri hartan bertan, Europatik joandako beste bi gazte atxilotu zituzten iragan astean, eta herrialdetik kanporatu zituzten.
Astelehenean, elkarretaratzea
Atxiloketa salatzeko, Askatasunak kontzentrazioa deitu du datorren astelehenean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, 20:00etan.
Elkarretaratzearen leloa Elkartasuna ez da delitua!, Igor Askatu! Palestina aurrera! izango da, eta Askapenak parte hartzeko deia egin die eragile sozial, politiko eta norbanakoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte