Ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homosexualek odola eman ahal izatea debekatu nahi du Errusiak

Horrez gain, Errusiako Parlamentuak lege ekimen bat aztertuko du homosexual izatetik heterosexual izatera igaro nahi duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko.
Putinen Gobernuaren neurrien aurkako protesta bat. EFE.
Putinen Gobernuaren neurrien aurkako protesta bat. EFE.

Errusiako diputatuen ganberak homosexualek odola ematea debekatzea aztertuko du, gaur Mijail Degtiariov Moskuko alkategaiak iragarri duenez.

“Odola eman ahal izateko kontraindikazioen artean homosexuala izatearena sartuko dugu berriro, legeari emendakinak aurkeztuz”, adierazi du.

Degtiariovek ukatu egin du ekimen baztertzailea izatea, “hiesa dutenen % 65 homosexualak direlako”.

Horrez gain, Errusiako Parlamentuak lege ekimen bat aztertuko du homosexual izatetik heterosexual izatera igaro nahi duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X