Hileta-oharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sharonen hilkapera eguerdian zabalduko dute Israelgo Parlamentuan

Israelgo lehen ministro izandakoa bihar lurperatuko dute Negueven, bere emaztearen alboan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohia hil da

Ariel Sharon Israelgo lehen ministro ohia hil da gaur 85 urterekin, 2006tik Tel Aviveko ospitale batean koman egon ostean.

Sharonek odol isuri handia izan zuen buruan duela zortzi urte, eta ordutik koman egon da. Azken bi hilabete eta erdian okerrera egin zuen bere osasunak eta azkenean hil egin da.

Goizean goizetik zeuden ospitalearen atarian Sharonen senideak, eta politikari eta militar garaiko kideak.

Guilad Sharon semeak hedabideen aurrean agerraldi labur bat eskaini du, Tel Aviveko Hashomer eta Jerusalengo Hadasa Ein Karem ospitaleetan zortzi urtez aitaren osasuna zaintzeaz arduratu diren mediku eta erizainei eskerrak emateko.

"Joatea erabaki duenean joan da", adierazi du, eta "bere egoeraz kezkatu diren Israelgo eta munduko pertsona guztiei" eskerrak eman dizkie.

Hileta eta hil kapera

Ariel Sharon datorren astelehenean lurperatuko dute Negueveko arrantxoan, haren emaztearen alboan. Bestalde, hil kapera igande eguerdian zabalduko dute Israelgo Parlamentuan eta 18:00ak arte zabalik egongo da, The Jerusalem Post egunkariaren arabera.

Astelehenean 10:00etan Sharonen aldeko ekitaldi bat egingo dute Israelgo Parlamentuan, eta ondoren 14:30ean hileta elizkizuna izango da.

Raanan Gissin lehen ministro ohiaren laguntzaile nagusietako batek azaldu duenez, "Sharon Israelen reenkarnazioa da 1948tik, eta bere ondarea eremu militarretik politikara eta ekonomiara iristen da".

Israelgo lehen ministroa gatazkan murgilduta bizi izan zen beti, militar eta ministro zenean, eta baita Israelgo Gobernuaren buruzagitza hartu zuenean ere.

Sharon 2006 arte izan zen lehen ministro, eta gaixotu baino urtebete lehenago Kadima alderdia sortu zuen. Bertan zegoelarik, kolonoak ebakuatu zituen eta soldaduak atera zituen Gazatik, Likuden iritziaren aurka, eta bere etsai politiko nagusia zen Benjamin Netanyahuren iritziaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X